Dozenaka lagun batu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan, EHEk deitutako elkarretaratzeetan
Larunbatean Hego Euskal Herriko ehun bat herritan euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzeak egin ostean, igandean Ipar Euskal Herrian egin dira euskararen aldeko mobilizazioak.
Zehazki, Maulen, Donapaleun eta Baionan elkarretaratzeak egin dutuzte igandean, eta dozenaka izan dira bilkura horietan euskararen aldarria egitera hurbildu diren herritarrak.
'Geldi euskara bigarren mailako hizkuntza bezala tratatzea! Lehentasunez euskaraz orain! ' lelopean Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak deitutako bilkura horietan irakurri duten adierazpenean, salatau dutenez "euskara hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua da, hots euskaldunak zapalduak gara".
Ohartarazi dutenez, "zortzi herritarretatik bakarrik batek hitz egiten du euskaraz eta Ipar Euskal Herrian euskararen kaleko erabilpena apaltzen ari da. Egoera horretan euskararen erabilpenak oso eskasa izaten edo apaltzen segituko du".
Hala, "euskaraz lehentasunez aritzea" eskatu diete oraindik egiten ez duten Euskal Herriko erakunde sozial, kultural, ekonomiko eta politiko guztizi, "erran nahi baita bi jauzi egitea eskatzen diegula: lehenik euskaraz aritzea eta gehienik euskaraz aritzea".
Euskara bigarren mailako hizkuntza gisa tratatzen duen erakunde baten adibidea eman dute, Baionako Euskal Musoearena zehazki, "euskal kultura ezagutaraztea helburu duen museoa" izanik, euskara bgiarren mailako hizkuntza gisa erabiltzen duelako, "bertan euskarai beste hainbat erakundetan baino toki gehiago ematen bazaio ere". Deitoratu dutenez, euskara ia beti dator frantsesarien atzetik eta letra txikiagoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak baieztatu du gero eta biktima gazte gehiago daudela indarkeria matxistagatik jasotzen diren deietan
2025ean, SATEVI zerbitzuak 2.054 eskatzailek egindako 3.087 arreta telefoniko erregistratu zituen, eta % 90 baino gehiago bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeriari lotuta izan ziren.
Horrelakoak dira euskal gazteak: prestatuak eta toleranteak, baina emantzipatzeko arazo handiak dituzte
Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako 'Gazteen Adierazleak' txostenak euskal gazteen erradiografia interesgarria eskaini du. Gazteen % 72,6k seme-alabak izan nahi dituzte, baina atzeratu beharko dutela uste duenak inoiz baino gehiago dira.
Santanderko pasabidea hautsi zenetik bila zebiltzan neskaren gorpua topatu dute
Asteartean istripua gertatu zenetik, gorpua agertu den inguruetan ari ziren 20 urteko Guadalajarko neskaren bila. Asteartean bertan topatu zituzten horren bost lau ikaskide eta begiralearen gorpuak (horietako hiru euskal herritarrak), pasabidea igarotzen ari zirela hori hautsi eta uretara erori ziren denak. Neska arabar bat da istriputik bizirik atera den bakarra.
El Bocaleko istripuan erreskatatutako gazteak egonkor jarraitzen du eta kontziente dago
19 urteko gaztea asteartean ospitaleratu zuten, "sabeleko traumatismo larria" zuela. Santanderreko itsaslabar bat zeharkatzen duen pasabide bat haustean, Bocal inguruan, beste sei lagunekin batera metro batzuk erori zen arroka artera. Gaurko egunean zehar, traumatismo horren bilakaera baloratzeko hainbat proba egingo dizkiote gazteari.
Euforia eta emozioa Realeko jarraitzaileen artean, Errege Kopako finalerako txartela lortuta
Realeko milaka jarraitzaile Sevillara begira daude dagoeneko, apirilaren 18ko Errege Kopako finala gertutik bizitzeko ilusioarekin. 2021ean ikuslerik gabe jokatu behar izan zen finalaren ondoren, realzaleek finalaren esperientzia bizi nahi dute.
Garraio eta ostatuen prezioak izugarri igo dira Sevillan Kopako finalaren astebururako
Realak Errege Kopako finalerako txartela lortu du, eta Atleticoren kontra ariko da apirilaren 18an, Sevillan. Zaleek erronka potoloa dute orain, taldeari laguntzera bertara joateko modua aurkitzea eta lotarako leku bat topatzea, ahal bada patrikak hustu gabe, ilusioak seguru asko bilaketan lagunduko badie ere, ez baitu, momentuz, ordaintzeko balio.
62 urteko arrantzale bat hil da Donostian, uretara erorita
Gurutze Gorriko ontzi batek erreskatatu du gorpua.
Bilbon aire zabalean egotea saihestea eskatu dute, Saharako partikulak daudelako airean
Udalak jakinarazi duenez, Saharako hautsa dago airean, eta kontu handiz ibiltzeko aholkatu dute, batez ere arnasketako gaixotasunak edo gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pertsonen, txikien eta adinekoen artean.
Uberrek % 20ko deskontua egingo du Gipuzkoako sagardotegietarako joan-etorri bidaietan
Uberrek, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Sagardotegi Elkarteak akordioa lotu dute txotx denboraldi honetarako.
Albiste izango dira: Realzaleak Sevillara begira, Santanderreko tragedia, eta azken ordua Ekialde Hurbiletik
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.