ISTRIPU LARRIA BIZKAIAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motozale bat hil da Loiun, autobus baten kontra talka eginda

Ezbeharra 22:10 aldera gertatu da, N-633 errepidean, aireportura bidean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du emakumearen heriotza eragin duen ezbeharraren nondik norakoak argitzeko. 

Emakumezko motozale bat hil da astelehen honetan Loiun (Bizkaia), autobus baten aurka talka eginda, Ertzaintzak jakinarazi duenez. 

Ezbeharra 22:10 aldera gertatu da, N-633 errepidean, aireporturako noranzkoan.

Istripuaren tokira osasun langileak, suhiltzaileak eta ertzainak joan dira, baina emakumearen heriotza ziurtatu besterik ezin izan dute egin. 

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko. 

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu