HILKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizarte-langile bat hil dute Pontevedran, adineko bikote bat artatzen ari zela

Lehen ikerketen arabera, adineko senar-emazte batzuen etxebizitzan zegoela, gizonak erreminta  batekin kolpatu eta hil egin zuen. 

Gizarte-langile bat hilda aurkitu dute Pontevedrako O Porriño herriko etxebizitza batean, eta Guardia Zibilaren lehen ikerketen arabera, lanean ari zela, artatzen ari zen gizonezko batek hil du. 

Adineko senar-emazte batzuen etxean aurkitu dute gorpua. Antza, bikotea artatzera joana zen bertara, eta ikertzaileek uste dute erreminta batekin kolpatuta hil dutela. 

Biktima astelehen honetatik falta zen. 

Joan den martxoan, 35 urteko hezitzaile bat hil zuten Badajozen,  tutoretzapeko etxebizitza batean hiru adingabek egindako erasoaren ondorioz. 

 

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X