Adineko bost moja Urduñako komentutik ateratzea eragotzi dute, erlijiosoak Beloradotik bota ondoren
Adineko lekaimeen beharrengatik egokitutako garraio berezi bat prest zuten, baina ezin izan dute erabili, moja matxinoek uko egin baitiote giltzak emateari. Gainera, gaurko operazioa "bahiketatzat eta agintekeriatzat" jo dute moja horiek.
Urduñako Santa Klara monasterioa (Bizkaia). Artxiboko irudia: EITB
Segizio judizial bat, guardia zibilekin, Burgosko Artzapezpikutzako ordezkariekin eta hainbat moja klaratarrekin batera, Urduñako (Bizkaia) komentura sartzen saiatu da gaur Beloradoko monasteriotik datozen adineko bost erlijioso lekualdatzeko, baina ez du lortu.
Adineko erlijiosoak Urduñan dira, gauean moja matxinoek hara eraman ondoren, epaileak bezperan Beloradoko komentua husteko agindua eman ostean.
Komentuaren inguruko iturrien arabera, esku-hartzearen helburua adineko bost klaratarrak erreskatatzea zen.
Adineko lekaimeen beharrengatik egokitutako garraio berezia prest zuten, baina ezin izan dute operazioa aurrera eraman, moja matxinoek uko egin baitiote giltzak emateari. Gainera, saiakera "bahiketatzat eta agintekeriatzat" jo dute.
Francisco Canals moja zismatikoaren bozeramaileak salatu duenez, segizio judizialak "atea botatzearekin eta lekualdatzea eragozten zutenak atxilotzearekin" mehatxu egin du. Testuinguru horretan, moja matxinoek hedabideak abisatu eta mezuen bidez adierazi dute adineko bost erlijiosoek ez dutela "komentua utzi nahi" eta Urduñan jarraitzeko borondatea dutela.
Ostiral arratsaldean, moja matxino gehienek Beloradoko komentua utzi zuten Urduñan elkartzeko, gertuko iturriek baieztatu dutenez. Bitartean, Artzapezpikutzako ordezkariek eta Arantzazuko Klaratarren Federazioko kideek nabarmendu dute beharrezkoa dela adineko mojak sakabanatzea eta beste monasterio batzuetara eramatea, arreta hobea eskaintzeko.
Iturri judizialek zehaztu dutenez, Urduñan sartzeko saiakeran, bost mojetatik hiruk esplizituki adierazi dute alde ez egiteko nahia, eta beste biek, berriz, adinagatik eta osasun-egoeragatik, ezin izan dute beren borondatea argi azaldu.
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.