Osakidetzak haurrei I motako diabetesa goiz detektatzeko Estatuko lehen azterlana abiatu du
6.000 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute Euskadiko Osasun Zerbitzuak zuzendutako lanean. Sintoma klinikoak agertu aurretik gaixotasuna identifikatzea da helburua, eta, horrela, konplikazioak murriztu eta aurretiaz jarduteko aukera ematea.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak azterlan bat jarri dute martxan. Horri esker, haurrei I motako diabetesa goiz detektatzeko baheketa-proiektu pilotu bat ezarri duen Espainiako Estatuko lehen erkidegoa da Euskadi. Haur eta nerabeek izan ohi dute, eta kasuen % 35ean zetoazidosi diabetikoarekin batera agertzen da. Azterlan horrek konplikazio larri hori prebenitzea du helburu.
SCREEND1A izeneko ekimenak 6.000 pertsona baino gehiago hartuko ditu, eta biztanleria pediatriko orokorra zein I motako diabetesa dutenen lehen mailako senideak barne hartuta. Helburua da gaixotasuna lehen sintoma klinikoak agertu aurretik detektatzea; horrela, aldez aurretik jardun ahal izango da, pronostikoa hobetu ahal izango da eta heziketa eta prestakuntza egokia eman ahal izango zaie familiei eta pazienteei.
Baheketak fase goiztiarrean esku hartzea du xede, hau da, intsulina sortzen duten zelula pankreatikoen erreserbak daudenean. Horrek aukera eman lezake terapia berriak aplikatzeko eta gaixotasunaren bilakaera nabarmen hobetzeko. Gainera, uste da detekzio goiztiarrak nabarmen murriztuko lukeela premiazko arretaren eta ospitaleratzeen beharra, debut kliniko larria saihestuko lukeelako. Hasiera-hasieratik kontrol gluzemiko hobea izatea ere erraztuko luke.
6.000 parte-hartzaile
Azterlana bi jarduketa-ildotan banatuta dago. Ildoetako batek biztanleria pediatriko orokorraren prospekzio-diseinu bat jasotzen du, Estatuan egin den mota horretako lehena, eta 3 eta 13 urte bitarteko 4.000 haur hartuko ditu. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun-zentroetako pediatria-azterketetan hartuko dira laginak.
Bigarren ildoak I motako diabetesa duten pazienteen (helduak zein adingabeak) lehen mailako senideen prospekzioko eta atzera begirako ikuspegia du. Azterlanaren zati horretan 2.000 parte-hartzaile egongo direla aurreikusten da, eta Endokrinologia Pediatrikoko eta Endokrinologia eta Nutrizioko kontsultetan egingo da, EAEko hiru lurraldeetako ospitaleetan.
Ondorioak jaso ondoren, Osakidetzak baloratuko du zenbateraino den estrategia eskalagarria. Hala, estrategia hori edozein baheketa modura ezar ote daitekeen osasungintza-sisteman, eta gaitzaren hasierako faseak artatzeko sortzen ari diren terapiei atea ireki.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8an, Zornotzan, bi errei itxita izan dituen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak zailtasun handiak ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Getxon, ustez bikotekidea larri zauritzeagatik
Gertakaria gauean izan dira, eta zauritua urgentziaz eraman behar izan dute ospitalera.
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.