PPk eta Voxek debekatu egin dute jendaurrean Islamarekin lotutako ekitaldiak egitea, Jumillan, Murtzian
Ezingo dute ospatu, adibidez, musulmanen artean ohikoa den Arkumearen Jaia. Voxek proposatu zuen mozioa, eta PPren babesarekin, aurrera atera da. Jumilla da, hortaz, xenofobia instituzioek bultzatzen duen lehen herria.
Musulmanak, otoitzean. EFEren artxiboko argazkia
Torre Pacheco lehendabizi, eta orain begirada guztiak Murtziako Jumilla herrian daude jarrita. Izan ere, 27.000 biztanle inguruko herri horretan, Udalak kirol-guneetan Islamarekin zerikusia duen ospakizun oro egitea debekatu du. Voxek proposatu zuen mozioa, eta PPren babesarekin, aurrera atera da.
Jumilla da, hortaz, xenofobia instituzioek bultzatzen duten lehen herria, erlijio askatasunaren aurka eginez.
Neurriak oposizioko alderdien kritikak piztu du, espero bezala; izan ere, aurrerantzean, ezin izango dira gune horietan jarduera erlijioso batzuk egin, Ramadana edo Arkumearen Jaia, kasu.
Walid Habbal Murtziako Eskualdeko Batzorde Islamikoaren koordinatzailearen ustez, Udalaren erabakia "atzerapausoa" da, eta uste du eraso politikoa baino, "errespetu falta" dela.
Bide beretik, Espainiako Islamiarren Batzordeak "kezka" agertzeaz gain, erlijio- askatasunaren aurkako erasoa ikusten du mozioaren atzean. Elkarte horren hitzetan, botere publikoen "egitekoa" da herritar guztien erlijio-askatasuna bermatzea eta sinesmenen arteko elkarbizitza zaintzea. "Ikusten ari garena guztiz kontrakoa da. Erlijio-askatasuna oztopatu nahi dute".
Espainiako Gobernua, neurriaren aurka
Espainiako Gobernuak antzeko iritzia du, eta adierazi du "erne" egongo dela, akordio horretatik eratorritako gorroto-diskurtsoak atzemateko. Hala, iragarri du Gizarteratze Ministerioak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Behatokia aktibatuko duela.
Erlijio askatasuna bermatzea eskatu dute gotzainek
Bere aldetik, Espainiako Gotzainen Batzarrak bere egin ditu Espainiako Islamiarren Batzordearen hitzak, eta erlijio-askatasuna errespetatzea eskatu du, Konstituzioan jasota dagoen "oinarrizko giza eskubidea" dela nabarmenduz.
"Espainiako Konstituzioaren 16.1 artikuluan dago jasota: herritarren eta komunitateen ideologia-, erlijio- eta gurtza-askatasuna bermatzen da, muga bakarra ordena publikoa mantentzea delarik", adierazi dute gotzainek.
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.