BERREA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako Foru Aldundiak Gorbeiako jarduerak murriztuko ditu oreinen orroaldi garaian, irailaren 8tik urriaren 10era

Debekatuta egongo da ibilgailuen trafiko osoa, zuraren, egurraren, larreen, luberritzeen edo baimendutako ikerketa zientifikoen aprobetxamenduekin lotutako berariazko baimena duten kasuetan izan ezik.

20210907143417_gorbea-gorbeia_

Orein bat Gorbeian. Argazkia: EITB

Arabako Foru Aldundiak ibilgailuen pasabidea eta jarduerak mugatuko ditu Gorbeiako Parke Naturalean, irailaren 8tik urriaren 10era arte, oreinen orroaldia dela eta. Parke horrek Zuia eta Zigoitia udalerriei eragiten die.

Debekatuta egongo da ibilgailuen trafikoa, zuraren, egurraren, larreen, luberritzeen edo baimendutako ikerketa zientifikoen aprobetxamenduekin lotutako berariazko baimena duten kasuetan izan ezik.

Orroaldi gunean muga duten pistak eta bideak seinaleztatuta egongo dira, eta zaldi-ibilbideek eta mendiko bizikletek ere parkeko arduradunen baimena izan beharko dute.

Era berean, perretxikoak eta basa-fruituak biltzea debekatuta egongo da aipatutako aldian, baita premiazkoak ez diren baso-jarduerak ere, hala nola belar-sastrakak kentzea, baita droneak erabiltzea ere.

Saray Zarate Arabako Garapen Ekonomiko eta Jasangarritasuneko foru diputatuak azaldu duenez, helburu bikoitza du ekimenak, hots, oreinen sakabanatze geografikoa saihestea eta ugalketa edo berrea garaian hautespen naturala bultzatzea. Bere esanetan, beharrezkoa da, "espeziearentzako aldi kritiko honetan, naturagune babestu honen Arabako isurialdeko kanpo-asaldurak minimizatzea".

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X