'Aita Mari'k misio berri bati ekin dio, Europako migrazio politika gogortu arren
Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak salatu duenez, legedi berriak legez kanpoko itzulketak legitimatzen ditu eta Mediterraneo erdialdeko erreskate-lanak oztopatzen ditu.
Aita Mari ontzi humanitarioak 16. misioari ekin dio, Castelloko portutik abiatuta, Mediterraneo erdialdera bidean, munduko migrazio-ibilbide arriskutsuenetako batera.
Misio humanitario berri hori tentsio bereziko une batean dator, Migrazioari eta Asiloari buruzko Europako Itun Berria indarrean sartu denean. Erreskate eta giza eskubideen aldeko erakundeak atzerapausotzat jo du legedi hori.
Aita Mari ontziaren ardura duen Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeak salatu duenez, Europako legedi berriak, "irtenbide duinak eskaini beharrean, espres itzulketak, atxiloketa sistematikoa eta migrazio-kontrolaren kanporatzea instituzionalizatzen ditu giza eskubideak sistematikoki urratzen dituzten herrialdeetara".
Erakunde horren arabera, politika horiek, lehendik zeuden praktikak sendotzeaz gain, nazioarteko zuzenbidea urratzen dute argi eta garbi. Adibidez, Libiako patruilariek (horietako asko Europar Batasunak entrenatu eta finantzatu ditu) itsasoan atzemandako pertsonak Libiara itzuli behar izaten dira, nahitaez, eta, askotan, basamortuan uzten dituzte, urik eta bizirik irauteko baliabiderik gabe.
Itsas Salbamendu Humanitarioa
Itzulketa horiek legez kanpokoak dira, baina, horrez gain, muturreko indarkeria instituzionalizatua dakarte
Aita Mariren misioak gero eta baldintza okerragoak ditu. Migrazio-itun berriaz gain, Itsas Salbamendu Humanitarioak gogorarazi duenez, indarrean daude, besteak beste, neurri murriztaileak Italian, itsasontzi humanitarioen jarduteko gaitasuna zorrotz murrizten dutenak. Hala eta guztiz ere, erakundeak bere konpromisoa berretsi du:
ITSAS SALBAMENDU HUMANITARIOA
Bizitzak arriskuan dauden bitartean, halako jardueretan jarraituko dugu. Bizitza bakoitzak garrantzia duelako
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.