ERLIJIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak Erlijioen arteko Kontseilua sortuko du, Jumillako gisako egoerak saihesteko

Txema Ezkerra Eusko Jaurlaritzako Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldien arteko Elkartasuneko zuzendariak Radio Euskadin azpimarratu duenez, "erlijio guztiek dute beren jarduerak diskriminaziorik ¡gabe garatu ahal izateko eskubidea", eta, beraz, "ez dira onargarriak" Jumillan komunitate islamiarrarekiko izanda diren "jarrerak".

Txema Ezkerra, Eusko Jaurlaritzako Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldien arteko Elkartasuneko zuzendaria. Argazkia: EITB

Txema Ezkerra Eusko Jaurlaritzako Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldien arteko Elkartasuneko zuzendariak azpimarratu duenez, "erlijio guztiek dute beren jarduerak diskriminaziorik gabe garatu ahal izateko eskubidea", eta, beraz," ez dira onargarriak "Jumillan komunitate islamiarrarekiko izan diren "jarrerak".

"Ezin da desberdintasunik egin kultuen artean, erlijioen artean, adierazpenak egiteko orduan", aldarrikatu du Ezkerrak. Azaldu duenez, kultu-lekuen edo -zentroen eta erlijio-aniztasunaren euskal Legeak, 5. artikuluan, titulartasun publikoko ekipamenduak edo erlijio-jarduerak aldi baterako erabiltzeko espazio publikoak arautzen ditu, eta ezartzen du" ezin dela inolako bereizkeriarik egin eremu horretako elkarte batek, erkidego batek, egindako eskaera baten artean".

Euskadin 2018tik komunitate islamiarrarekin lankidetza-batzorde bat dagoela azaldu du, "lau urterako lan-plan batekin, urteko agenda batekin, eta komunitate islamiarrak Euskadin egiten duen ekarpenari balioa ematen saiatzen, baita bizikidetza-bideak zeintzuk diren bilatzen eta edozein motatako terrorismoari edo indarkeriazko kulturari erabateko gaitzespena egiten ere".

Gainera, Euskadiko Erlijioen arteko Kontseilua garatzeko dekretua lantzen ari dira gaur egun. Azaldu duenez, dekretu hori egiten hasteko agindua sinatu da ("zortzi edo bederatzi hilabete" iraun ohi duten prozesuak dira), baina Euskadin dauden konfesioekin lanean hasi dira dagoeneko, "dena prest izateko, martxan dagoenean lan-plan irmo batekin hasteko".

Horrela, "Euskadin errotze nabarmeneko adierazpena duten eta presentzia duten zortzi konfesio eta erlijioekin lehen elkarrizketa saioa" egin da dagoeneko, dekretuaren edukia aurkezteko eta ekarpenak egiteko epea irekitzeko. Irailean bilduko dira berriro.

Aurreikuspenen arabera, Kontseilua aholku-emailea izango da, eta Administrazioaren hiru mailetako ordezkariek eta erlijioen eremuan adituak diren konfesio, komunitate edo elkarteetako ordezkarien kopuru bereko ordezkariek osatuko dute.

Bere eginkizuna Administrazio Publikoei erlijioen arteko elkarrizketarekin eta plangintzarekin zerikusia duen guztian aholku ematea izango da, baita "erlijioen arteko elkarrizketarekin zerikusia duen guztiari arreta ematea ere", azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X