Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barakaldoko txirrindulari bat hil da Asturiasen, auto batek harrapatuta

AS115 errepidean izan da istripua, Llanesen.

Barakaldoko (Bizkaia) 63 urteko txirrindulari bat hil da Llanesen (Asturias), auto batek harrapatuta.

Harrapaketa 17:40an gertatu da, AS115 errepideko 1. kilometroan, Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Ribadesellako UNIS taldeak bere gain hartu du ikerketa.

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu