Abuztuko baso-suteek kaltetutako 10 herritatik ia 9k populazioa galdu dute mende hasieratik
Penintsulako ipar-mendebaldeko hainbat udalerritan biztanle galera % 50etik gorakoa izan da mende hasieratik hona.
Despopulazioak suteen kudeaketa eragina dutela diote aspaldidanik adituek, eta hori baieztatzen dute errolda datuek ere. Izan ere, abuztuan Espainia astintzen ari diren baso-suteek kaltetutako 100 herrietatik ia 90ek populazioa galdu dute, eta ipar-mendebaldeko hainbat udalerritan biztanle galera % 50etik gorakoa izan da mende hasieratik.
Espainiako Estatistika Institutuak (INE) 2024ko urtarrilaren 1ean argitaratutako errolda datuak 2000ko urtarrilaren 1ekoekin alderatuz gero, ondorioztatu daiteke suteek kaltetutako 100 herri ingurutan populazio galera % 86koa izan dela.
Halaber, azterketa suteek gehien kaltetutako probintzietara (A Coruña, Lugo, Ourense eta Pontevedra, Galizian; Leon, Zamora, Salamanca eta Palentzia, Gaztela eta Leonen, eta Asturias) mugatuz gero, populazio galera % 92an kokatzen da.
100 udalerri horietatik biztanle gehien galdu dituena Molezuelas de la Carballeda da (Zamora); izan ere, azken 24 urteetan biztanleen % 61 galdu du, 118tik 46ra igaro baita, INEren datuen arabera.
Halaber, % 50etik gorako jaitsiera izan dute Dozon udalerriak, Pontevedran, % 55,2 biztanle gutxiagorekin (2.174tik 974ra); La Sagradak, Salamancan, % 54,3 gutxiagorekin (184tik 84ra); Portok, Zamoran, % 54,1 gutxiagorekin (338tik 155era); Benuzak, Leonen, % 51,4 gutxiagorekin (930etik 452ra); eta Hermisendek, Zamoran, % 51,4 gutxiagorekin (444tik 216ra).
Horietan guztietan biztanle dentsitatea oso txikia da, Europar Batasunak "basamortu demografiko" izendatutako kopuruaren azpitik (10 biztanle kilometro bakoitzeko). Dazon da salbuespena 13,03 biztanle baititu kilometro karratuko, baina azpitik daude Porto (0,78) Molezuelas (1,33), Hermisende (1,99), La Sagrada (2,04), eta Benuza (2,62).
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.