Gasteizko kaleetan bizi diren maliarren zati bati Gipuzkoako egoitzetan emango diete ostatu, behin-behinean
Asilo politikoaren zain dauden 50 migratzaileetatik hamabost bat inguru Oñatiko eta Tolosako harrera etxeetan artatuko dituzte. Aurrez, baina, beharrezkoa da gainezka dauden egoitza horietan lekua egitea. Jaurlaritzak bideratuko ditu lekualdaketak, baina salatu du Espainiako Gobernuari dagokiola haiek zaintzea eta horren ardurari heltzea.
Gasteizko kaleetan bizi diren maliarrak, EITBren irudi batean.
Gasteizko kaleetan asiloa tramitatu zain dauden Maliko herritarren zati bati Gipuzkoako egoitzetan emango diete ostatu, behin-behinean. EITBk asteazken honetan jakin duenez, Zehar errefuxiatuekin lanean aritzen den erakundeak kudeatzen dituen egoitzetara eramango dituzte. Oñatiko edo Tolosako harrera etxeetan hartuko dute ostatu.
Jaurlaritzak bideratuko ditu lekualdaketak, baina, salatu dutenez, Espainiako Gobernuaren eskumena da migratzaile horiek zaintzea eta ardura horri heltzea. Testuinguru horretan, Jaurlaritzak deitoratu du Espainiako Gobernuaren geldotasuna.
Uztail amaieraz geroztik Maliko 50 bat errefuxiatuk osatutako talde bat Arabako hiriburuko kaleetan bizi da, asilo politikoaren zain, eta ahal duten lekuan egiten dute lo, kartoi edo koltxoien gainean, leku finkorik gabe. Zehar erakundeak espero du Gipuzkoako azpiegitura horietan 14-15 herritarri aterpea eman ahal izatea.
Aurrez, baina, nahitaezkoa da lekua egitea, eta egoitzak gainezka eginda daude, eta Espainiako Estatuaren eskumenekoak diren bestelako egoitzetara dagoeneko asilo eskaera eginda daukaten zenbait migratzaile bideratzea da asmoa. Lekualdaketa horiek egin ahala eramango dituzte maliarrak Oñatira edota Tolosara.
Jaurlaritzak bideratu du Maliarrei ostatu emateko prozesua; baina salatu du eskumena ez dela berea, Espainiako Gobernuarena baizik. Euskal erakundeak ahal duten heinean egoera bideratzen laguntzen ari dira. Duela aste batzuk, adibidez, Donostiako kaleetan bizi ziren Maliko 50 bat migratzaile Oñatira eraman zituzten.
Gasteizen dauden maliarrak batuta eta antolatuta jarraitzen dute, eta asiloa lortzeko eskaeren zerrenda bat aurkeztu dute Espainiako Poliziaren komisarian. Baina hitzordua lortzea oso zaila izaten ari da.
Bolikostarren Arabako Elkartea izapideekin laguntzen ari zaie, baina onartu dute migratzaileekin lan egiten duten erakundeak gainezka daudela, eta, horregatik, euren proposamena gizarte-etxeren bat aterpe gisa erabiltzea da, aldi baterako, eskaerak ebatzi zain dauden bitartean.
Jaurlaritzarak, bien bitartean, Espainiako Gobernuaren geldotasuna salatu du; izan ere, haren ustez, ez da beharrezko bizkortasunez erantzuten ari.
Zure interesekoa izan daiteke
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga garraiatzeko arduraduna 76 urteko gizon bat zen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.