Osasun kontrolik gabeko 180 kilo janari konfiskatu dizkiete kale-saltzaileei Bilboko Aste Nagusian
Iazko Aste Nagusian atzemandakoaren bikoitza da, eta oraindik ez dira jaiak amaitu.
Bilboko Udaltzaingoak osasun kontrolik gabeko 180 kilo janari konfiskatu ditu 51 postutan Aste Nagusia hasi zenetik larunbateko 07:00ak arte, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.
2024ko Aste Nagusian baino askoz ere gehiago konfiskatu dute, iaz 95 kilo konfiskatu baitzituzten.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak atzo aurreratu zuenez, asteazkenean eta ostegunean bakarrik osasun kontrolik gabeko 100 kilo janari atzeman zituzten.
Aburtoren hitzetan, garrantzitsua da "segurtasunik eta elikagaien trazabilitaterik gabeko produktuak" kaletik kentzea, eta "erantzukizuna" eskatu zien herritarrei, eta jai-esparruan elikagaiak txosnetan erosteko, bertan "osasun-ikuskapenak egiten dituztelako eta berme guztiak dituztelako".