Aste Nagusia 2025
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arazo tekniko batek 15 minutuko etenaldia eragin du bart Bilboko su artifizialetan

22:40 aldera eten zen ikuskizuna, eta 22:55 zirenean eman zuen amaitutzat azken traka indartsu batek.

Su artifizialen etenaldia, EITBren zuzeneko emanaldian. Argazkia: EITB Media

Ostiral gaueko su artifizialen ikuskizuna ezin izan zen normaltasunez egin. Bilboko Aste Nagusiko azken-aurreko gauean, arazo tekniko batek 15 minutuko etenaldia eragin zuen koheteen jaurtiketan.

22:30ean hasten dira gauero su artifizialak, eta ikuskizuna hasi eta 10 minutura eten ziren atzokoan. Handik ordu laurdenera ekin zion berriro Dimatteo Fireworks Italiako etxeak ikuskizunari, eta ezustekoaren ostean, azken traka indartsu batek jarri zion amaiera ikuskizunari.

Zure interesekoa izan daiteke

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2011/12/22/588258/588258_Guernica_thumbnail.jpg"/><br/><strong>'Guernica' Foto : EITB</strong>
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gernika" Euskadira lekualdatzea, arazo teknikoa ala politikoa?

Picassoren Gernika Euskadira ekartzea arazo teknikoa da, ala politikoa? Hortxe dago koska, eta erantzun bila, EITBk Luis Beltran arte-zaharberritzailearekin eta Fernando Castro arte-kritikariarekin hitz egin du. Bat datoz, eta biek diote artelana garraiatzeak erronka tekniko handia dakarrela berekin, kontuan izanik koadroaren egoera eta tamaina. Hori oinarri, batzuen ustez, kalteak eragiteko arriskua handiegia da, eta ez du merezi; beste batzuen aburuz, aldiz, egin, egin izan dira halakoak lehen ere, eta borondate kontua da.

El Comité de Árbitros de Bizkaia volverá a designar árbitros para los clubes Basauri Bea y Portugalete
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak

Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X