Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trafiko mardula A-1 errepidean, Gasteiz parean, itzulera-operazioaren ondorioz

Gainera, motozale bat larri zauritu da gaur arratsaldean N-622 errepidean, Zigoitia parean izandako istripu batean.

Lau kilometrotik gorako auto-ilarak sortu dira igande honetan, 16:20an, A-1 autobidean, Gasteiz parean Irunerako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gerora amaitu egin dira, baina trafikoa mardula da inguru horretan.

Pilaketak itzulera-operazioa dela eta sortu dira; izan ere, ibilgailu asko ari dira Espainiako hegoaldetik Euskadira eta Frantziara mugitzen.

Gainera, 14:00ak aldera, N-622 errepidean, Zigoitia parean, motor baten eta auto baten artean izandako istripu baten ondorioz, motor-gidariak lesio larriak egin ditu, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute, larri.

Zure interesekoa izan daiteke

Deiane Vazquez Garcia indarkeria bikarioaren biktima
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deiane, indarkeria bikarioaren biktima: "Egoera hau bizi duten umeak kontatzera animatzen ditut"

Gurasoak banatu ondoren, Deiane Vazquez aitaren indarkeriaren biktima izan zen 4 eta 14 urte bitartean. Ikastolako irakasleetako bat zerbait gertatzen ari zela konturatu zen, eta Deianek aitaren etxean bizitzen ari zen infernua kontatu zion. Urte batzuk geroago, psikologoarekin gogor lan egin ondoren, irainak eta gutxiespenak ez ezik, sexu-abusuak ere jasan zituela jakin du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X