Familien Legeak urte eta erdi darama Kongresuan, ez aurrera ez atzera
2024ko otsailean onartu zuen Ministroen Kontseiluak familia mota desberdinak legez berdindu eta gizarte-babesa hobetzeko legea. Ordutik, zuzenketak aurkezteko 50 luzapen baino gehiago onartu dira. Momentuz ez da jarri lehen eztabaida egiteko datarik.
Bustinduy ministroa, Ministroen Kontseiluak legea onartu ondorengo prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.
Ministroen Kontseiluak 2024ko otsailean onartu zuen Familien Legeak urte eta erdi darama geldirik Diputatuen Kongresuan, ez aurrera ez atzera. Oraingoz, zuzenketak aurkezteko epeak 50 luzapen baino gehiago pilatu ditu, eta oraindik ez da jarri lehen eztabaidarako datarik.
Arauak familia moten eta egoeren aniztasuna aitortzen du, eta horiei ematen zaien gizarte-babesa hobetzea du helburu. Zehazki, hiru helburu ditu: familia-aniztasunaren aitorpen juridikoa eta lege-esparru orokorrarekin parekatzen saiatzea, familia-mota desberdinek hautematen duten gizarte-babesa hobetzea eta familia-egoerak juridikoki parekatzea.
Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioak proposatuta onartu zuen proiektua Ministroen Kontseiluak. Bilkura horren ondorengo prentsaurrekoan, Pablo Bustinduy ministroak adierazi zuen "gizarte-politikak, eta, bereziki, familien eta haurren babesarekin zerikusia duenak, tradizionalki defizita" izan duela inbertsio publikoari dagokionez.
Arauak "familiei eta haurren hazkuntzarako babesa eta laguntza emateko sare bat finkatzen" duela ziurtatu zuen, eta "norbanakoen bizi-proiektuak garatzeko askatasunean sakontzeko" balioko duela gaineratu zuen.
Familia-aniztasuna
Arauak juridikoki onartzen ditu familia-mota guztiak, hala nola guraso bakarrekoak, adopziokoak, LGTBI familiak eta kideen artean desgaitasuna duten pertsonak dituztenak.
Era berean, Gobernuak "familia ugariak" terminoa kendu eta "hazkuntzan laguntzeko behar handienak dituzten familiak" terminoa ezarri du.
Kategoria horretan sartzen dira lau seme-alaba edo gehiagoko familiak, hiru seme-alaba eta diru-sarrera txikikoak, bi seme-alabako guraso bakarreko familiak, gutxienez % 33ko desgaitasuna duen guraso edo seme-alaba bat duten bi seme-alabako familiak, eta genero-indarkeriaren biktima buru duten bi seme-alabako familiak.
Zaintza partekatua duten banantze edo dibortzioen kasuan, guraso biek izango dute hazkuntzan laguntzeko beharra duten familia-titulua, eta onura horiei heldu ahal izango diete biek.
Bestalde, arauak jasotzen du guraso bakarreko familiek lehentasuna izango dutela ikastetxeak aukeratzeko eta etxebizitza babestua eskuratzeko, besteak beste. Horrez gainera, familia horiek 16 aste doan izango dituzte haur-hezkuntzako ikastetxeetan, haurra jaio eta 24 hilabeteko epean.
Izatezko bikoteei dagokienez, Estatu osorako erregistroa sortuko da eta ezkondutako bikoteen eskubide berak izango dituzte. Kasu horretan, alargun-pentsioa jasoko dute, eta izatezko bikotea deseginez gero, ardurapeko seme-alabek Mantenua Ordaintzeko Berme Funtsera jo ahal izango dute.
Oposizioko alderdi nagusia, Alderdi Popularra, arau horren aurka agertu izan da, eskumen autonomikoak urratzen dituela iritzita. 2024ko urrian, kontziliazioari buruzko bere lege-proposamena erregistratu zuen Alberto Nuñez Feijook zuzendutako alderdiak.
Familien elkarteek, ordea, legea onartzea eskatu dute behin eta berriz urte eta erdi honetan zehar. Ama Ezkongabeen Elkarteen Federazioak (FAMS, gaztelaniazko siglak), adibidez, kanpaina bat abiarazi zuen joan zen maiatzean, "erakundeen utzikeria" salatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaitu dira pilaketak N-1 errepidean, Andoain parean
Bi kamioik eta auto batek ezbeharra izan dute 15:15ean, Donostiarako bidean. Ibilgailu astunek guraizearena egin dute, eta bidea trabatzen geratu dira. Ilara luzeak sortu dira, baina 18:45erako konponduta zeuden arazoak, eta zirkulazioa ohikoa zen.
Airearen kalitatea "egokia" da Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan sutea piztu eta biharamunean
Iurretako Udalak nabarmendu duenez, gaur egindako analisien arabera, "ez dago osasunerako inolako arriskurik"; are gehiago, atzotik "parametroek behera egin dute" euriari esker. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, erretako materiala bustitzen. N-634 errepidea gaur goizean zabaldu dute berriro.
AP-8 autobidea itxiko dute Deban bihar, zuhaitzak mozteko
07:00etatik 20:00etara egongo da itxita, Bilborako bidean, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, Behobiarako bidea erabilita.
La Salleko ikasle ohiek egia eta erreparazioa eskatu dituzte Patxi Ezkiagaren biktimentzat
Ikasle ohiek elkarretaratzea egin dute hainbat hamarkadatan izandako sexu abusuak salatu eta ikastetxeari premiazko aldaketak eskatzeko.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon hilketa saiakeragatik
31 urteko gizon bat larri zauritu zuen, hiru labankada emanda, eta biharamunean atxilotu zuten, Zazpikaleetan.
Bi pertsona hipotermiak jota erreskatatu dituzte Igeldoko kala batean
Suhiltzaileak ur motorrekin iritsi dira Tximistarrira, eta bertan ez aurrera ez atzera zeuden bi pertsonak portura eraman dituzte, eta handik ospitalera.
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera.
Elortzibarko alkatea: "Noaingo gas leherketak kaltetutakoen egoera jasanezina da"
2025eko urtarrilean izan zen leherketaren kasua epaitegietan dago; beraz, aseguru etxeek ez dute ordainketarik egingo prozesua amaitu arte. Familia asko bizi ezin diren etxe baten hipoteka eta alokairua ordaintzen ari dira.
Elkarretaratze jendetsua Santurtzin, 19 urteko neska bati egindako sexu erasoa gaitzesteko
Dozenaka pertsona bildu dira eguerdian Santurtziko udaletxearen aurrean, "Santurtzin, eraso matxistei ez" leloa zuen pankarta baten atzean.