ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioilari bat hil da Erriberrin, ibilgailua iraulita

Istripua goizaldeko 04:00ak aldera gertatu da AP-15 errepidean, Iruñerako noranzkoan.

Istripua, AP-15 autobidean, Erriberrin.

Kamioi gidari bat hil da gaur goizaldean Erriberrin (Nafarroa), AP-15 errepidean, zirkulazio-istripuz, bere ibilgailua bidetik atera eta irauli da eta.

Istripua goizaldeko 04:00ak aldera gertatu da. Kamioiaren gidaria, 38 urteko iruindarra bera, ibilgailuan zihoan bidaiari bakarra zen, eta bertan hil da.

Foruzaingoa eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta Tuterako argiketa-taldea istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu