Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Azazetako mendatean, bi autok elkarren aurka talka eginda

Beste pertsona bat ibilgailutik atera behar izan dute suhiltzaileek, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute, zaurituta. Ezbeharraren ondorioz, A-132 errepidea itxita egon da, bi noranzkoetan. 

Pertsona bat hil eta beste bat zauritu dira astelehen honetan Iruraiz-Gaunako udalerrian (Araba), Azazetako mendatean, A-132 errepidean, bi autok elkarren kontra talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aditzera eman duenez. Trafiko-istripuaren ondorioz, errepidea itxita egon da, bi noranzkoetan.

Ezbeharra astelehen honetako 11:00etan jazo da, A-132 errepidean, Iruraiz-Gauna parean, Azazetako mendatearen adarrean. Larrialdi zerbitzukoak berehala bertaratu dira. Gidarietako bat ibilgailutik atera behar izan dute suhiltzaileek, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute, zaurituta.

Beste gidaria oso larri zegoen, eta bertan hil egin da.

Istripuaren ondorioz, errepidea guztiz itxita geratu da, eta trafikoa inguruko errepideetatik bideratu dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko. 

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu