NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

13 urteko mutiko bat larri zauritu da Villatuertan, quad-istripuz

Ezbeharra landa-bide batean gertatu da, goizaldean, Regacho de Arantzadia paraje inguruan.

13 urteko mutiko bat, quadean zebilela, erreten batera erori da, eta zaurituta eraman dute, larri, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Ezbeharra Nafarroako Villatuerta herrian gertatu da. 

SOS Nafarroa larrialdi-zerbitzuak jaso du istripuaren berri ostegun honetan, 00:30ak aldera, eta berehala gerturatu dira osasun-langileak eta Lizarra eta Iruñeko Forunzaingoa. Anbulantzian eraman dute adingabea, larri, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, mutikoa zainketa berezien gelan dago, eta gertatutakoa argitzeko ikerketa zabaldu du.

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu