Bikote bat epaituko dute Donostian, bi hilabeteko haurra astinduz haren bizia arriskuan jartzea egotzita
Zazpi urte eta zazpi hilabeteko espetxe-zigorra eskatu dute bikotearentzat. Haurrak lesio larriak jasan zituen 2023ko urrian jasandako astinduengatik.
Gipuzkoako Fiskaltzak zazpi urte eta zazpi hilabeteko espetxe-zigorra eskatu du bikote batentzat, bi hilabeteko alaba astinduz haren bizia arriskuan jartzeagatik. 2023ko urrian jazotako gertaerak astelehenean epaituko dituzte, Gipuzkoako Auzitegiko Lehen Sekzioan.
Akusazio-idazkiaren arabera, gurasoek gogor astindu zuten haurra, "gutxienez behin", biek batera edo bietako batek bestearen baimenarekin. Horren ondorioz, neskatoak lesio larriak izan zituen: estatus epileptikoa, entzefalopatia akutua, garezur barruko hematoma eta hipertentsioa, besteak beste. Gainera, odoljario ugari atzeman zizkioten bi begietan.
Lesio horien eraginez, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsibo Pediatrikoen Unitatean ingresatu behar izan zuten, arnasa hartu ahal izateko intubatuta. Fiskaltzaren arabera, umeak izan zituen sintomak "astindutako haurraren sindromearen erakusgarri argiak" dira, eta bizi-arriskuan egon zen.
Gertakarien ostean, epaitegiak guraso-ahala kendu zien gurasoei, eta haurra babesgabetasun-egoeran deklaratu zuten. Urgentziaz, osaba-izeben etxean hartu zuten, eta gurasoek ikuskatutako bisiten bidez baino ezin dute alabarekin harremanetan jarri.
Zure interesekoa izan daiteke
Azken agurra Santanderreko pasabidea hautsi eta itsasora erorita hil ziren gazteei
Barakaldoko eta Balmasedako beilatokiak eta Igollo de Camargoko (Kantabria) eliza txiki geratu dira Santanderren itsasora erorita hil ziren gazteak gogoratzeko eta azken agurra emateko.
Bullyinga egiten duten ikasleak ikastetxetik kanporatuko dituzte Nafarroan
Bizikidetzari buruzko Foru Dekretu berriak tratu txarren edo indarkeriaren kasu larrietan ikasleak eskolatik kanporatzea ere aurreikusten du. Neurriaren helburua da biktimak babestea eta haien ongizate emozionala bermatzea.
Santanderko pasabidea hautsita zegoela ohartarazi zuten istripuaren aurreko egunean, baina abisua ez zen izapidetu
Udaltzaingoak abisua jaso zuen, baina ez zuen inolako jarduketarik egin. Hala, jakinarazpena paper batean jaso zuten, baina mahaian bertan geratu zen.
24. Korrikak euskararen ezagutza unibertsala aldarrikatu du Iruñean
Aurtengo leloa, "Euskara Gara" komunitatearen izaera irekia eta askotarikoa azpimarratzeko hautatu dute. Korrikak bildutako baliabide ekonomikoak euskararen normalizazioaren aldeko lana indartzera bideratuko dira.
14 urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati Donibane Lohizunen, bi adin txikiko bortxatzea leporatuta
Erasoak 2012. urtean hasi ziren bikotekide ohiaren etxean, biktimetako batek 6 urte besterik ez zituenean. Erasotzaileak gertakariak onartu ditu, eta adin txikikoak bortxatu eta sexualki erasotzea leporatu dio epaileak.
Eusko Jaurlaritzak baieztatu du gero eta biktima gazte gehiago daudela indarkeria matxistagatik jasotzen diren deietan
2025ean, SATEVI zerbitzuak 2.054 eskatzailek egindako 3.087 arreta telefoniko erregistratu zituen, eta % 90 baino gehiago bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeriari lotuta izan ziren.
Horrelakoak dira euskal gazteak: prestatuak eta toleranteak, baina emantzipatzeko arazo handiak dituzte
Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako 'Gazteen Adierazleak' txostenak euskal gazteen erradiografia interesgarria eskaini du. Gazteen % 72,6k seme-alabak izan nahi dituzte, baina atzeratu beharko dutela uste duenak inoiz baino gehiago dira.
Santanderko pasabidea hautsi zenetik bila zebiltzan neskaren gorpua topatu dute
Asteartean istripua gertatu zenetik, gorpua agertu den inguruetan ari ziren 20 urteko Guadalajarko neskaren bila. Asteartean bertan topatu zituzten horren bost lau ikaskide eta begiralearen gorpuak (horietako hiru euskal herritarrak), pasabidea igarotzen ari zirela hori hautsi eta uretara erori ziren denak. Neska arabar bat da istriputik bizirik atera den bakarra.
El Bocaleko istripuan erreskatatutako gazteak egonkor jarraitzen du eta kontziente dago
19 urteko gaztea asteartean ospitaleratu zuten, "sabeleko traumatismo larria" zuela. Santanderreko itsaslabar bat zeharkatzen duen pasabide bat haustean, Bocal inguruan, beste sei lagunekin batera metro batzuk erori zen arroka artera. Gaurko egunean zehar, traumatismo horren bilakaera baloratzeko hainbat proba egingo dizkiote gazteari.
Euforia eta emozioa Realeko jarraitzaileen artean, Errege Kopako finalerako txartela lortuta
Realeko milaka jarraitzaile Sevillara begira daude dagoeneko, apirilaren 18ko Errege Kopako finala gertutik bizitzeko ilusioarekin. 2021ean ikuslerik gabe jokatu behar izan zen finalaren ondoren, realzaleek finalaren esperientzia bizi nahi dute.