Hondarribiko Alardea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaizkibelek lehen aldiz hartu du parte Salbean eta aginte-makila jaso du korporazioaren aldetik

18:00 - 20:00

Lehen aldiz, Jaizkibel konpainiak Hondarribiko Salbean parte hartu du. Lehenik, alarde tradizionaleko ordezkariak sartu da elizara, eta, ondoren, Jaizkibelgoak. Txaloka hartu dituzte biak, eta, ondoren, udalbatza iritsi da. 

Irteeran, tradizioak agintzen du korporazioak aurreskua dantzatzea eta aginte-makila ematea ordezkariei. Aurten, alarde tradizionaleko ordezkariek eliza barruan itxarotea erabaki dute, ekitaldi ofiziala amaitu arte. Hartan parte hartu du Jaizkibelek. Ekitaldi hori amaitu denean, tradizionalekoak elizatik Arma plazara joan eta ekitaldi propioa egin dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X