Bikote bat atxilotu dute Beasainen furgoneta bat lapurtu eta ertzainei erasotzeagatik
Bikoteak laneko furgoneta bat lapurtu zuen Beasainen, eta, ondoren, aparkatuta zeuden hainbat ibilgailurekin talka egin zuen. Emakumeak haiek atxilotzera joan ziren ertzainak eraso zituen.
Ertzaintzak 21 urteko gizonezko bat eta 25 urteko emakume bat atxilotu ditu Beasainen, furgoneta bat lapurtzea leporatuta. Hain zuzen ere, emakumea ertzainei erasotzeagatik atxilotu dute, eta gizona, ibilgailua lapurtzeagatik. Furgonetak aparkatutako hainbat ibilgailurekin egin du talka , eta hainbat kalte ditu.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertakariak asteazkenean jazo ziren, 08:30ak aldera. Ordu horretan, bizilagun batek salatu zuen bere lan-furgoneta aparkatuta zegoen tokitik desagertu egin zela.
.Ibilgailuaren GPS dispositiboari esker, ibilgailua, lapurreta gertatu zen lekutik kilometro eta erdira aurkitu zuten.
Furgoneta pinudi batean zegoen, mendi-hegal baten ertzean, motorra martxan eta gurpil bat lehertuta zeukala. Lapurrak atzeko eserlekuetan zeuden, eta identifikatu zituztenean, emakumea ertzainei oldartu zitzaien. Ondorioz, atxilotu egin zuten agenteen aurkako atentatu batengatik. Gizona, berriz, ibilgailua lapurtzeagatik atxilotu zuten.