Sestaoko Xake Txapelketa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelgo zazpi xake jokalarietatik hiruk baja eman dute ostiral honetan hasiko den Sestaoko txapelketan

Sestaoko Xake Klubak, Israelek Gazan "giza eskubideen urraketa sistematikoa" gaitzesteko, joan den astean Israelgo xakelariak gonbidatu zituen txapelketan ez parte hartzera eta, hala eginez gero, FIDEren (Nazioarteko Xake Federazioa) banderapean jokatzera, izan ere, 'open' kategoria denez, antolatzaileek ezin diete lizentzia duten jokalariei parte hartzea galarazi.

Presentación del Open Basque Country Sestao



REMITIDA / HANDOUT por CLUB AJEDREZ SESTAO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

10/9/2025

 40. Open Sestao Basque Countryaren aurkezpena. Argazkia: Europa Press.

Irailaren 12tik 18ra Sestaoko Las Llanas Udal Pilotalekuan ospatuko den 40. Open Sestao Basque Countryn izena eman duten zazpi jokalari israeldarretatik hiruk baja hartu dute txapelketa hasi aurreko orduetan, Open Internacional Basque Country Sestaok eta Sestaoko Xake Klubak jakinarazi dutenez.

Sestaoko Xake Klubak, Israelek Gazan "giza eskubideen urraketa sistematikoa" gaitzesteko, joan den astean Israelgo xakelariak gonbidatu zituen txapelketan ez parte hartzera eta, hala eginez gero, FIDEren (Nazioarteko Xake Federazioa) banderapean jokatzera, izan ere, 'open' kategoria denez, antolatzaileek ezin diete lizentzia duten jokalariei parte hartzea galarazi.

Hasiera batean, Israelgo jokalari guztiek uko egin zioten bi proposamenei, eta FIDEk ohartarazi zuenez, arauak errespetatu ezean, Open Basque Country-k bere aitortza ofiziala galduko luke, ez lieke kategoria punturik banatuko parte-hartzaileei. Txapelketa bertan behera gelditzeko arriskua legoeke ehun jokalari atzerritar baino gehiagoren bidaiak eta ostatuak ordainduta dauela, eta berten behera gelditzeak "arrisku larrian" jarriko luke Sestaoko Xake Klubaren jarraipena bera.

Egoera honen aurrean, eta FIDEren arauak betez, Israelgo jokalariak beren banderaz agertzen dira zerrenda ofizialetan. Baina, joko-aretoko ikurrak, kasu honetan Las Llanaseko Udal Pilotalekua, txapelketaren erantzukizun esklusiboa dira, eta, horregatik, batzorde antolatzaileak erabaki zuen partidak jokatuko diren mahaietan eta instalazioan ez dela banderarik egongo, soilik ordezkatuta dauden autonomia erkidegoetakoak, eta Palestinako bandera bat, Open Basque Country eta Sestaoko Xake Klubaren "elkartasun adierazpen apal" gisa.

Klubak Sestao Palestinarekin plataformarekin batera egindako agerraldi batean irakurritako mezuan argi diote: «Israel ez da ongietorria Sestaon».

Sestaoko Udalak aho batez sinatu du Nazioarteko Xake Federazioari koherentzia eskatzeko adierazpen instituzionala. Udal ordezkarien ustez, ezarri nahi duen ustezko neutraltasuna ez da halakoa, eta "beste aurrekari batzuetan aplikatu diren irizpideak" aplikatzeko eskatu dio.

Eragile horien guztien jarrerak eta Israelen parte-hartzearen aurkako mugimenduek eragindako presioa medio, zazpi parte-hartzaile israeldarretatik hiru txapelketatik erretiratu dira.

Palestinarren aldeko erakundeek ostiral arratsalderako eta larunbat goizerako deitutako mobilizazioei eutsiko diete.

Txapelketa ostiral honetan hasiko da, 17:00etan, eta Estatuko egutegian erreferentziazko hitzordu izateko bultzada izango da aurtengoa, "bai jokalari kopuruagatik, bai eta sarietan emango den diru kopuruagatik ere". 

Sestao Xake Klubak antolatzen du lehiaketa hau, eta 20.000 euro baino gehiago banatuko ditu saritan. Lau kontinentetako 33 herrialdetako 240 xakelarik eman dute izena, eta horietatik % 10 inguru emakumezkoak izango dira, "horrelako lehiaketetako batez bestekoaren gainetik".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X