Maritxu Kajoi festan jasangarri eta dotore joateko, bigarren eskuko azoka jarriko du Emausek Arrasaten
Bigarren eskuko azoka zabalik egongo da, Fundazioak Arrasaten duen egoitzan, gaur, irailak 12, 17:00etatik 20:00etara, eta irailaren 20an, 10:30etik 13:30era.
Maritxu Kajoi. Argazkia: Joxefe Diaz Tuesta, 'Atauri' (Flickr)
Urriaren 3an ospatuko da aurten Maritxu Kajoi jaia, eta dotoreziaz beteko dira Arrasateko kaleak beste behin.
Egun horren karietara, azken urteotan egun bakarrerako erositako moda-azkarreko jantzien erabilera orokortzen ari dela ikusirik, Emaus Gizarte Fundazioak eta Arrasateko Udalak herritarrak animatu nahi dituzte Maritxu Kajoi estilo propioz, benetakotasunez eta ingurumen kontzientziaz bizitzera, eta horretarako ekimen bikoitz bat jarri dute abian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin: bigarren eskuko azoka eta estilismo tailerra.
Emausen arabera, “hausnarketa partekatu batetik sortu da ekintza: arropa neurriz kanpo kontsumitzeak —askotan egun bakarrerako eskuratuta—ehungintza industria kutsatzaileenetako bat bihurtzen du. 'Erabili eta bota' eredu horren aurrean, Emaus Gizarte Fundazioak erakutsi nahi du herri-ospakizunetan ere posible dela berrerabilpena eta zirkularitatea”.
Bigarren eskuko arropa azoka zabalik egongo da Fundazioak Arrasaten duen egoitzan (Bidekurtseta kalea, 2), gaur, irailak 12, 17:00etatik 20:00etara, eta irailaren 20an, 10:30etik 13:30era.
Aurreratu dutenez, biltegia bete-bete dute, eta aukera egongo da Maritxu Kajoi dotoreen egunerako era guztietako jantzi, oinetako eta osagarriak topatzeko.
Gainera, estilismo-tailer pertsonalizatua eskainiko da, Maialen Uranga estilista profesionalak zuzendua, eta banakako saioetan, pertsona bakoitzari lagunduko dio bere estilo pertsonala ondo islatzen duen janzkera aurkitzen.
Ekimenak Arrasateko Udalaren dirulaguntza jaso du, merkataritza eta zerbitzu establezimenduetan tokiko merkataritza sustatzeko laguntzen deialdiaren baitan.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.
Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa
Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.