Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon gazte bat atxilotu dute Lasarte-Orian beste gizon bati arma zuri batekin eraso egitea egotzita

Beste gizon bati hainbat ebaki egin dizkio bart gauean, kuter batekin antza. Epailearen esku utzi dute jada.

Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, 28 urteko gizon bat atxilotu du bart, gaueko azken orduan, Lasarte-Orian, beste gizon bati arma zuri batekin eraso egitea egotzita. Zauritua ospitalera eraman behar izan dute.

23:30 jota zirenean, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruilak Lasarte-Oriako Kale Nagusira joan dira, bertan gizon bat zaurituta zegoela jakin eta berehala. Biktima odoletan zegoen, hainbat ebaki baitzituen, kuter batekin egindakoak.

Salatzailea ospitalera eraman behar izan dute, eta handik gutxira, ertzainek erasoaren ustezko egilearen antzeko ezaugarriak zituen gazte bat ikusi dute. Susmagarria identifikatu eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu egin dute, arma zuriz egindako lesio-delitu bat leporatuta.

Ondoren, ertzain-etxera eraman dute, preso, eta, epailearen esku utzi dute gero, beharrezko eginbideak betetakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X