Donostian sexu-erasoa egitea leporatuta epaitzen ari diren masajistaren hiru biktimek ateak itxita deklaratu dute
Fiskaltzak eta akusazio partikularrek 45 urtetik gorako kartzela-zigorrak eskatu dituzte akusatuarentzat.
Sexu-erasoa egiteagatik akusatutako masajistaren hiru biktimak ateak itxita deklaratu dute astelehen honetan hasi den epaiketan. Orain adinez nagusi diren arren, erasoak 13, 14 eta 15 urte zituztenean jasan zituzten.
Bista bertan behera uztea eskatu du defentsak, lekuko bat eta peritu bat ez baitira agertu epaiketara, baina auzitegiak baztertu egin du aukera hori. Lekukoa ertzain bat da, eta istripu bat medio, ezin izan da bertaratu; peritua berriz, talde psikosozialeko peritu psikologo bat da eta ezingo da epaiketan egon, oporretan delako.
Gauzak hala, onartu egin du biktimek ateak itxita deklaratzeko akusazioak egindako eskaera, baina eskaera hori bera ukatu dio akusatuaren defentsari, eta akusatua izango da epaiketan deklaratzen azkena, ostegunera arte luzatzea espero den epaiketa horretan
Gipuzkoako Fiskaltzak 45 urteko kartzela-zigorra eskatu du auzipetuarentzat, ustez bere burua eskaini zuelako nerabeei masajeak egiteko, "haiei tentsioa arintzeko".
Espetxe-zigor horiez gain, Ministerio Publikoak desgaikuntza, urruntzea eta biktimengana hurbiltzeko debekuaren zigor osagarriak eskatzen ditu auzipetuarentzat, eta horietako biri 50.000 eurorekin eta 60.000 euroko kalte-ordaina ematea.
Fiskaltzaren behin-behineko akusazio idazkiak jasotzen duenez, gertakariak 2021ean gertatu ziren, erruztatua nerabeekin harremanetan jarri zenean bere bikotekidearen alabaren bidez, baita bere semearen bidez ere.
Horrela, telefono mugikorreko mezuen aplikazioen bidez eta sare sozial batean elkarrizketak hasi zituen haiekin, eta nesken konfiantza lortzen joan zen.
Mezu horietan, azpimarratzen zuen "estres eta antsietate handiarekin" ikusten zituela, eta iradokitzen zien "arazoa laster konpondu ezean depresio batera irits zitezkeela", eta laguntzeko prest zegoela, "eskaintzen zituen masajeen bidez", eta "doan" emango lizkiekeela.
Zure interesekoa izan daiteke
N-634 errepidea itxita dago Galdakao parean, bi noranzkoetan, auto baten eta kamioi baten arteko istripua tarteko
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, aipatutako "gertakari larria" goizaldean jazo zen. Lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu zen sutea
20:30 aldera piztu zen sutea San Isidro auzoko pampa baso batean, Aiartza mendian; eta gauean lanean arituta, 05:30 alderako itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan, ezta etxebizitzetan ere, baina inguruko baserrietan bizi diren bi pertsona etxetik atera zituzten badaezpada ere.
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.