Karrantzako gazte bat atxilotu dute gasolindegietan 950 mila euroko iruzurra egiteagatik
Atxilotuak erregaia banatzen duen empresa bateko saltzaile gisa aukezten zuen bere burua eta prezio lehiakorrak eskaintzen zituen. Ikerketan zehar enpresa eta nortasun faltsuen sare bat aurkitu du Guardia Zibilak.
Guardia Zibilak Karrantzako (Bizkaia) 25 urteko gizon bat atxilotu du asteazken honetan, Estatuko gasolindegietan ia milioi bat euroko iruzurra egin duen sare bateko ideologo eta buru izateagatik.
Hamar hilabetez aritu dira ikerketa burutzen, eta 2023ko abendutik 2024ko maiatzera bitartean egindako 17 delitu argitu ahal izan dira. Denbora horretan, 950.000 euro inguru lapurtu zituen sare horrek, baina horietatik 400.000 inguru berreskuratu ditu poliziak.
Operazioa Lizarrako gasolina-zerbitzugune batek salaketa jarri ondoren hasi zen. Banatzaile faltsuak 41.000 euroko iruzurra egin zuela salatu zuen.
Ondoren, banatzaile faltsuaren biktima gehiago aurkitu dituzte Tafallan eta Beran (Nafarroa), Calahorran (Errioxa), Basaurin (Bizkaia), Zuazo Gasteizen (Araba), Mejorada del Campon (Madril), Langreon eta Brievesen (Asturias), Torre del Burgon (Guadalajara), Noian, Boiron, Sadan, Santiago Compostelan, Laratxan (A Coruña), Lugon (Lugo) eta Gredan (Soria).
Atxilotuak prezio lehiakorretan eskaintzen zuen erregaia, eta berehala ordaintzea eskatzen zuen. Konfiantza sortzeko, dokumentazio faltsua bidaltzen zuen, eta etengabeko harremana izaten zuen posta, telefono edo WhatsApp bidez.
Gasolindegiek ordainketa egin ondoren, ordea, karga-kode faltsuak ematen zituen, eta, biktimak banku-eragiketa atzera bota aurretik, dirua ateratzen zuen hainbat konturen bidez, eta komunikazioa mozten zuen.
Ikerketan zehar, nortasun faltsuekin alta emandako ehun telefono-linea baino gehiago detektatu dira, baita hainbat banku-kontu, 'ad hoc' sortutako mezuak, VPNren erabilera eta faltsututako dokumentazio ugari ere.
Gainera, Karrantzan eta Ramales de la Victorian (Kantabria) egindako miaketetan telefonoak, ordenagailuak eta txartelak atzeman dituzte, eta horietan, atxilotua herrialde osoko iruzurrekin lotzen zuten milaka dokumentu eta elkarrizketa aurkitu dituzte.
Atxilotuarekin batera, 20 eta 71 urte bitarteko espainiar, txinatar eta errumaniar nazionalitateko hamaika pertsona ere ikertu dituzte, diru-sarrerak bideratzeko kontu korronteak ematen zizkiotelako. Dokumentu faltsuak egiten zituzten eta txartelak erosten zituzten laguntzaileak ere identifikatu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.