Robert Treviñok auzitara eraman du Euskadiko Orkestra, kaleratzeagatik
Euskadiko Orkestraren Administrazio Kontseiluak urtarrilean erabaki zuen Treviño zuzendari artistikoaren eta Roch orkestraren zuzendari nagusiaren zikloari amaiera ematea.
Robert Treviño estatubatuarrak auzitara eraman du Euskadiko Orkestra, urtarrilean orkestraren zuzendari nagusi kargutik kentzeagatik.
Euskadiko Orkestrako iturriek baieztatu dutenez, erakunde horren aurkako "prozedura judizial bat dago abian". Hala ere, ez du xehetasun gehiagorik eman.
Treviñok urtarrilaren 27an utzi zion Euskadiko Orkestraren zuzendari titular izateari, orkestraren administrazio kontseiluak hala erabakita, eta Oriol Roch ere kendu zuten kargutik, zuzendari nagusi karguan hamar urte eman ostean.
Erabakia "norabide-aldaketako prozesu baten parte da", Euskadiko Orkestratik azaldu zutenez: "Ziklo artistiko bat ixten du eta berri bati ateak irekitzen dizkio, zeinak ikuspegi berriak eman behar dizkion Euskadiko Orkestraren proiektuari, musika-prestakuntzak hazten eta bere ibilbide profesionala zabaltzen jarrai dezan".
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda