ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batatxilotu dute Gasteizen, denda bateko langileari genitalak ukitzea leporatuta

Antza denez, susmagarria langilearengana hurbildu zen, produktuak apaletan jartzen ari zenean, eta genitalak ukitu zizkion.

45 urteko gizon bat atxilotu dute sexu-eraso delitu bat leporatuta, Gasteizko denda bateko langile bati genitalak ukitu omen dizkiolako.

Gertakariak joan den ostiraleko 21:15 aldera izan ziren. Ordu horretan, Gasteizko Udaltzaingoaren Koordinazio Zentralari jakinarazi zioten Gasteiz etorbideko saltoki batean hainbat pertsona borrokan ari zirela oldarkor agertzen zen gizon batekin.

Agenteak saltokira hurbiltzen ari zirela, kanpotik ikusi zuten langile bat borrokan ari zela gizon batekin, eta ezagutu egin zuten, minutu batzuk lehenago ere gizon bera atxiki baitzuten "arazoak sortzen ari zelako".

Dendan borrokan ari ziren bi gizonak bereizi, bertan zeudenekin hitz egin eta bideozaintza-sistemako irudiak ikusi ondoren, agenteek ondorioztatu zuten susmagarriak langileari genitalak ukitu zizkiola hura produltuak apaletan jartzen ari zenean.

Hori dela eta, atxilotu egin zuten, sexu-eraso delitu bat egotzita.

Zure interesekoa izan daiteke

Bilbao, 20/06/2026.- Varios colectivos, entre ellos, Euskal Herriko Global Sumud Flotilla, GKS, Herri Norte y familiares y amigos de Iñigo Cabacas, convocan una manifestación en Bilbao para denunciar "la brutalidad de la Ertzaintza". EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon

Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X