Astearte honetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbon lurreratzekoak ziren zazpi hegazkin beste aireportuetara bideratu behar izan dituzte, lainoagatik

Madriletik, Alacantetik, Basileatik, Bartzelonatik, Vienatik eta Paristik goizeko lehen orduko zetozen hegaldiak Santanderrera bideratu dituzte. Horietako bat Madrilera itzuli behar izan da, eta beste bat Zaragozara bidali dute. Loiuko aireportuan zabaldutako laino mardulagatik gertatu dira gorabeherak. 

BILBOKO AIREPORTUA LOIU AEROPUERTO HAIZEA EFE
Loiuko aireportuan lurreratzen ari den hegazkin baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Espainiako, Suitzako eta Frantziako hainbat lekutatik zetozen eta Bilbon lurreratzekoak ziren zazpi hegaldi beste aireporutetara bideratu behar izan dituzte astearte honetako lehen orduetan, Loiuko aireportuan zabaldutako lainoaren ondorioz.

Desbideratutako hegaldiak Madrildik (2 hegaldi), Alacantetik, Basileatik, Bartzelonatik, Vienatik eta Paristik zetozen. Goizeko lehen orduetan Loiuko aireportuan zegoen lainoagatik bost hegazkin desbideratu dituzte eta, azkenean, Santanderren lurreratu dira. Seigarren bat Madrilera itzuli da, eta zazpigarrena Zaragozara eraman dute.

Aireportura joan aurretik hegaldien egoera kontsultatzeko gomendatu du AENAk.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X