Elkar argitaletxeak erabaki du Igartza bekarekin ez jarraitzea, CAFek Israelekin duen lotura dela eta
Saioa Alkaiza bertsolari eta idazleak sariari uko egin eta hamar egunera iritsi da Elkarren erabakia. “Palestinar herriaren kontra gauzatzen ari den genozidioan CAFek duen inplikazioa" salatu zuen sortzaile iruindarrak.
"Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren testuinguruan, Elkar argitaletxeak erabaki du Beasaingo Udalak, CAFek eta argitaletxeak berak antolatzen duten Igartza bekarekin ez jarraitzea, eta beka bertan behera geratuko da". Hitzon bidez jakinarazi du Elkar argitaletxeak ez duela Igartza bekarekin jarraituko.
Zehazki esan ez badu ere, CAF konpainia beasaindarrak Palestinako lur okupatuetan tranbia bat eraikitzeko Israelgo Gobernuarekin izenpetuta duen kontratuak eraman du Elkar, beka bertan behera uztera.
Saioa Alkaiza bertsolari eta idazle nafarrak aurtengo Igartza sariari uko egin eta hamar egunera heldu da argitaletxeraen erabakia. “Palestinar herriaren kontra gauzatzen ari den genozidioan CAFek duen inplikazioa" salatu zuen sortzaile iruindarrak.
35 urtetik beherako gazteei zuzendutako literatura sariketak orain 27 urte hasi zuen bidea.