OSASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urolako eta Goierriko adingabeen odolean konposatu kimikoak daudela baieztatu dute

EHUren azterketa batek ondorioztatu du adin txikikoetan aurkitutako PFAS konposatu kimikoen mailek ez dutela arrisku larririk eragiten osasunerako, baina zaintza indartzeko premia ohartarazi du. 

MAM-eko argazkia: umeak-haurrak-ninos_

Adingabeak, parke batean, jolasten. Artxiboko argazkia: EITB

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) perfluoroalkilatutako eta polifluoroalkilatutako substantziak (ingelesez, PFAS) atzeman ditu Urolako eta Goierriko adingabeen plasman, EHUk ohar bidez jakinarazi duenez. 

Biogipuzkoarekin eta Osasun Publikoko Sailarekin lankidetzan egindako ikerketaren arabera, berehalako osasun arriskurik ez badago ere, jarraipena egitea komeni da substantzia horren esposizioa eta ondorioak kontrolatzeko. 

Gainera, EHUko iturriek ohartarazi dute mailak aldatu adinaren araberakoak direla, eta indarrean dagoen araudia eguneratzea eskatu dute. 

Konposatu kimiko horiek zartagin itsasgaitzetan, arropa iragazgaitzetan, elikagai ontzietan eta suteen aurkako aparretan egon ohi dira.

Asaldura endokrinoekin, kolesterolaren gehikuntzarekin, gibelari eta garapenari lotutako ondorio kaltegarriekin lotu dira, Anne San Roman azterlanaren egileetako batek azaldu duenez.

"Beraz, esan daiteke PFASekiko esposizioa kronikoa dela. Gainera, urteak behar izaten dira degradatzeko. Horrek indartu egiten du guk egin dugun biomonitorizazio-azterketaren modukoen premia", gaineratu du. 

Haren esanetan, gaztetatik substantzia horren eraginpean egoteak ondorio kaltegarriak eragin ditzake, eta etorkizunean gaixotasunak izateko arriskua areagotu.

15 adingaberen plasmarekin egindako analisian, 18 konposatu detektatu ziren aztertutako 42 konposatuen artean, eta, substantzia ohikoenak % 70-% 97 arteko tasarekin detektatu ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X