Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bernedoko udalekuan egondako hiru adingabe deklaratzera deitu dituzte

Ertzaintzaren atestatuan identifikatuta agertzen diren hiru adingabe deitzea erabaki du auziaren ardura duen Gasteizko Instrukzioko 3. epaitegiak, "biktima-lekuko" gisa deklara ditzaten.

Bernedoko udalekuen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Bernedoko udalekuan izandako sexu-askatasunaren aurkako epaiketan hiru biktima adingabe deklaratzera deitu ditu Gasteizko Instrukzioko 3. epaitegiak. 

Orain arte, Bernedoko udalekuan jazo omen zenagatik lau salaketa aurkeztu dira Ertzaintzan. Ustezko biktimetako batek azaldu duenez, monitoreek adingabeak behartzen zituzten haiekin biluzik dutxa hartzera, oinak zurrupatzera, erdi biluzik besarkatzera eta ipurmasailak erakustera, besteak beste.

Auziaren ardura duen Gasteizko epaitegiak astelehenean erabaki zuen polizia-atestatuan identifikatuta agertzen diren hiru biktimak deitzea, "biktima-lekuko" gisa deklara ditzaten.

Gainera, Fiskaltzari helarazteko agindu zuen, egoki iritzitako akzio penalak baliatzen dituen ala ez jakinaraz diezaion, eta Ertzaintzari eskatu dio adingabe gehiago dauden identifikatzeko, egindako ikerketen emaitzaren berri eman diezaion organo judizialari, EAEko Auzitegi Nagusiak jakinarazi duen bezala.

Azkenik, Gasteizko Instrukzioko 3. epaitegiak erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiari jakinaraztea "kaltetu edo iraindu gisa" dituen eskubideak, ustezko biktimetako bi gipuzkoarrak direlako.
   
Lehen salaketa 2025eko abuztuaren 25ean jarri zen, Ertzaintzaren aurrean, 2021ean eta 2022an Aibagarreko kanpalekuetan eta 2023an eta 2024an Bernedon gertatu omen zenagatik.

Joan den ostiralean, irailak 26, hiru salaketa erregistratu ziren Laudioko, Gasteizko eta Deba-Urolako polizia-etxeetan, Bernedoko udalekuetan sexu-askatasunerako eskubideak urratu egin omen zituztelako. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X