185 familiak gutuna bidali dute Euskadi Irratira, Bernedoko udalekuaren ereduaren alde egiteko
Espazio horren eredua defendatu dute, eta salatu egin dute antolatzaileak jasaten ari diren "jazarpena", "auzia neurrigabe kriminalizatzen" ari direla iritzita.
Sarrea Euskal Udaleku Elkarteak antolatutako Bernedoko udalekuan parte hartu duten 185 familiak eta legezko tutorek espazio horren eredua defendatu dute gutun batean, eta antolatzaileak jasaten ari diren "jazarpena" salatu dute, "auzia neurri gabe puztu" eta "kriminalizatu" dituztelako.
Familia horiek Euskadi Irratira euskaraz bidalitako gutuna Gasteizko Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiak ustez kanpamentu horretan izandako sexu-askatasunaren aurkako "gertakarien" hiru adingabe "biktima-lekuko" gisa deklaratzera deitu eta biharamunean eman da argitara.
Udaleku horietan parte hartu duten seme-alabak dituzten familiek —kasu honetan, 185ek— gutun bat sinatu dute udalekua berriro aukeratuko luketela esan eta antolatzaileei eta begiraleei babes osoa emateko, sare sozialen bidez jasaten ari diren "jazarpenaren", "akusazioen" eta "mehatxuen" aurrean.
Gainera, komunikabide publiko eta pribatuak errealitatea "puzten" eta "desitxuratzen" ari direla salatu dute, begiraleen lana "kriminalizatzeko".
Oso eskertuta agertu dira beren seme-alabek "euskara eta feminismoa zutabe" dituzten eta "belaunaldi gazteenei aniztasuna zentzu zabalean" hautemateko tartea ematen dieten udaleku horietan parte hartzeko aukera izan dutelako.
Udalekuetan "gorputza espazio politiko" gisa ikustea eta bizitzako une guztiak, besteak beste atsedena, higienea eta otorduak, "espazio politiko" ere bihurtu izana eskertu dute.
"Ez gaituzte diskurtso faltsu, bortitz eta erreakzionarioekin nahastuko. Zuekin gaude", dakar gutunak.
Udaleku horrekin kritiko diren familien testigantzak argitara eman zirenean, begiraleek ohar bat argitaratu zuten, euren proiektua "autogestionatua, feminismoan, euskaran eta lan komunitarioan oinarritua" dela defendatzeko, eta horrek bat egiten du asteazken honetan ezagututako gutunean azaldutakoarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.