Gipuzkoako Foru Aldundia Bernedo auzian akusazio gisa aurkeztuko da
Arabako Foru Aldundiak, bere aldetik, "erabat onartezinak" diren jarrerak argitzeko informazioa biltzeko dei egin du, eta galdetu du orain arte zergatik erakunde bakar batek ere ez duen esku hartu. Hori dela eta, azken bururaino ikertzearen alde agertu da.
Bernedo. Artxiboko argazkia: EFE
Gipuzkoako Foru Aldundia akusazio partikularra izango da Bernedo auzian. Maite Peña Gizarte politikako diputatuak azaldu duenez, "ohi bezala", aldundiaren tutoretzapean adin txikikoak dauden neurrian emango du pausoa.
Gasteizko Instrukzio 3. epaitegiak eginbideak abiatu ditu, eta hiru biktima (adin txikikoak) lekuko gisa deklaratzera deitu ditu. Ertzaintzak, bere aldetik, Bernedoko udalekuetan gertaturikoa ikertzen jarraitzen du, eta salaketa jartzeko deia egin die biktima izan daitezkeen adin txikikoen senideei.
Peñak nabarmendu duenez, Gizarte Politikako departamentuak babesgabe dauden adin txikikoekin lan egiten du, eta horregatik ez du Bernedo auziari lotutako informaziorik emango. Dena den, azpimarratu du, edozein kasutan, aldundiak eman beharreko pausoak eman dituela "lehen unetik bertatik" eta horixe bera egiten jarraituko duela.
Zer gertatu zen argitzea eta adin txikikoak babestea da garrantzitsuena, Peñak ohar bidez nabarmendu duenez. Ildo horretan, dei egin die familiei eta adingabeei (erasoak izan ziren unean adinez txikikoak zirenei eta gaur egun direnei) informazioa agintari judizialen esku uzteko.
Peñak berak aurreratu du urriaren zortzirako duela Aldundiak hitzordua epaitegietan, eta bere tutoretzapean dauden adin txikikoen interesak defendatuko dituela.
Halaber, Peñak nabarmendu du Diputazioak gaia arretaz jarraituko duela, gertaturikoa ez ezik erantzule nor den ere argitzeko.
Ramiro Gonzalez, kritiko
Bestalde, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak salatu duenez, urteetan egin dira udalekuak Bernedon, "erabat onartezinak diren jardunbideekin". "Kasu batzuetan, eta azken egun hauetan ezagutu duguna ikusita, delitu izan daitezke", gaineratu du.
"Erakundeak familiei ematen dien babesa" helarazi du Gonzalezek, eta gai horretan "zuhurtziak "izan behar duela lehentasuna adierazi du, "adingabeei eragiten dielako eta haiek babestea beharrezkoa delako", Alderdi Popularrak eta Voxek "Araban kriminalitateak izan duen gorakada kezkagarriari" buruz egindako galderei erantzunez, Arabako Batzar Nagusietako kontrol saioan.
Senideei babes osoa helarazi ondotik, zuhurtziaz jokatzeko dei egin du Gonzalezek tartean adin txikikoak daudelako.
Arabako Batzar Nagusietako kontrol saioan azaldu duenez, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol departamentuak gaia aztertzen ari dira. Ildo horretan, informazioa biltzearen beharra nabarmendu du.
Azkenik, galdetu du nola den posible "erabat onartezinak" diren jarrerak urteetan errepikatu izana, inork ezer egin gabe. Hori dela eta, amaieraraino ikertzea aldarrikatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.