Emakume bat hil du ustez bikotekideak Marbellan
83 urteko emakumea hilda aurkitu dute, arma zuriz egindako zauriekin, Marbellako bere etxebizitzan. Haren bikotekidea, 84 urtekoa, atxilotu egin dute, hilketaren ustezko egilea delakoan, eta ustezko indarkeria matxista kasu bat bezala ikertzen ari dira.
Eva izeneko 83 urteko emakume bat hil du ustez bere bikotekideak, 84 urtekoa, Marbellako (Malaga) etxebizitza batean. Hilketa arma zuri batekin gertatu da, eta Elviria Las Chapas urbanizazioko txalet batean gertatu da. Bertan, agenteek hilotza aurkitu dute ostiral honetan, eta ustezko egilea atxilotu dute.
Malagako Genero Indarkeriaren aurkako Unitateak informazioa bildu du hilketa matxista bat izan ote den argitzeko.
Baieztatuz gero, dagoeneko 29 dira 2025ean bikotekideek edo bikotekide ohiek hildako emakumeak.