Gaueko aisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atxilotu bat Donostian, segurtasun langile bati sastakai batekin mehatxatzeagatik eta autoarekin harrapatzen saiatzeagatik

Lekukoen arabera, atxilotuak eraso egin dio Ibaeta auzoko lokal bateko langileari barrura sartzeko debekuaren aurrean.

(Foto de ARCHIVO)

Vehículo de la Ertzaintza



EUROPA PRESS

02/8/2025
Ertzaintzaren ibilgailua. Argazkia: Europa Press.

52 urteko pertsona bat atxilotu dute Donostian, aisialdiko lokal bateko segurtasun langile bat sastakai batekin mehatxu egin eta autoarekin harrapatzen saiatzeagatik. Ertzaintzak egilea atxilotu du.

Lekukoek jakinarazi dutenez, erasotzaileak mehatxu egin dio lokal bateko segurtasun langileari barrura sartzea debekatu duelako.

Mehatxua egin eta minutu gutxira, egilea establezimendura itzuli da eta langilea harrapatzen saiatu da.

Gertaera igandean izan da, 02:45 inguruan, Ibaeta auzoko (Donostia) lokal batean.

Ertzaintza iritsi denean, agenteek susmagarriaren ibilgailua identifikatzea lortu dute, eta, jazarpen baten ostean, geldiarazi egin autoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X