GARRAIO PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Metroa betiko moduan ari da gaur

Atzo bi gorabehera teknikok zerbitzua etetea eragin zuten arren, gaur normal antzean dabil Bilboko Mertroa. Zirkulazioa eten behar izan zen hainbat tartetan, eta atzerapen handiak eragin ziren.

Bilboko metro zerbitzua eten dute Indautxu eta San Ignazio artean, matxura baten ondorioz

Gorabeherak metroan, atzo. Argazkia: EITB

Metro Bilbao ohiko martxan dabil gaur, linea guztietan. Atzo, hainbat tartetan zerbitzua etetea eragin zuten eta erabiltzaileen artean anabasa handia eragin zuten arazo teknikoak izan ziren.

Lehen matxura goizean goiz izan zen, San Inazio eta Sarriko arteko tartea egiten ari zen unitate batean, eta, ondorioz, Indautxu eta San Inazio arteko zirkulazioa ia bi orduz eten behar izan zuten, zerbitzua 10:30ak aldera berrezarri zen arte.

Arratsaldean berriz izan zen matxura bera, eta horrek hainbat gorabehera eragin zituen, besteak beste, atzerapenak, konboiak geldialdiaraztea eta hainbat geltoki hustu behar izatea. Gorabehera horiek puntako orduetan gertatu ziren, eta, ondorioz, Metroaren erabiltzaile askok joan-etorriak egiteko alternatibak bilatu behar izan zituzten.

Konpainiak berri eman duenez, zerbitzuak normal ekin dio astearteari, eta ez da bestelako gorabeherarik izan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X