Mobilizazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zaintza arloko langileak zerbitzuen eredu publikoa eskatzeko mobilizatu dira Gasteizen 

Mobilizazioa Gasteizko Bilbo plazatik abiatu da, "Kalitatezko euskal zaintza eredu baten bidean, publifikazioa!" lelopean.

Iragarkia
ELA ZAINTZA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00

Zaintza sektoreko 500 langile baino gehiago bildu ditu ELAk asteazken honetan Gasteizen, erakunde zein alderdiei kalitatezko zaintza eredu publiko propioa eskatzeko.

Leire Gallego ELAren gizarte ekintzako arduradunak salatu duenez, sektorea guztiz pribatizatuta dago, eta, ondorioz, "prekarizatu" egin dute.

Azpimarratu duenez, azken 20 urteetan langileek mobilizazioetan izan duten parte-hartzeari esker, aurrerapen anitz lortu dira sektoreko zenbait esparrutan; berbarako, 35 orduko lanaldia ezartzea eta emakumezko langile askoren gutxieneko soldata bikoiztea.

Era berean, ELAk azpimarratu du erantzukizuna erakunde eta alderdi politikoen esku dagoela. Izan ere, "zerbitzu horiek enpresa pribatuen esku uzten dituzte", bai Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren esku, bai eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako aldundien eta udalen esku. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X