Bizkaiko Auzitegia
Absolbitu egin dute Santurtzin 400 adingabe txertorik gabe utzi zituen erizaina, asaldura psikologikoa duela iritzita
Bizkaiko Auzitegiak zigorraren ordez segurtasun-neurriak ezarri dizkio: kanpoko tratamendu medikoa eta erizaintzan lan egitea debekatzea, eta 20.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio Osakidetzari.
Bizkaiko Auzitegiak absolbitu egin du erizain bat, Santurtziko osasun zentroan haurren immunizazio kanpainan 400 adingabe inguru txertorik gabe utzi izana leporatuta.
EITBk jakin duenez, auzitegiak frogatutzat jo du akusatuak asaldura psikiko baten eraginpean jardun zuela, eta horrek erantzukizun penaletik salbuesten duela, Zigor Kodearen 20.1 artikuluko salbuesgarri osoa aplikatuta.
Epaitzak dakarrenez, erizaina absolbitu egin dute kalteak eragin eta dokumentuak faltsutzeagatik. Kartzela zigorrik ez du bete beharko, biana segurtasun-neurriak ezarri zaizkio. Besteak beste, psikiatriako espezialista batek agindutako kanpoko tratamendu medikoa jaso beharko du, eta osasun arloko lanbideetan aritzea galarazita izango du bi urtez, kalte-delitua egiteagatik, eta bost urtez, dokumentuak faltsutzeagatik.
Era berean, epaiak Osakidetzari eragindako kalteengatik 20.000 euroko kalte-ordaina ematera behartzen du akusatua. Epaitzaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Zibileko eta Zigor Arloko Salan, hamar egun balioduneko epean.
Alfonso Gonzalez-Guija Jimenez, Reyes Goenaga Olaizola, Jesus Agustin Pueyo Rodero eta Maria Reyes San Emeterio Peña magistratuek sinatu dute ebazpena, eta amaiera ematen dio 2021ean Kabiezesko anbulatorioko haurren txertaketa-erregistroetan irregulartasunak aurkitu ondoren hasi zen prozesuari.
Epaitegiak kontuan hartu ditu eldarnio-nahasmendu iraunkorra frogatzen duten auzitegiko txostenak, eta horrek eragin larria izango zukeen bere ekintzak zilegiak ez zirela ulertzeko gaitasunean.
Defentsaren erreakzioa
Defentsak osasun mentaleko gaixotasuna izateak dakarren "giza drama" nabarmendu du, Osakidetzak ez baitzuen aintzat hartu.
Luis Maria Pardo eta Ruben Gutierrez Sobrino abokatuek azaldu dutenez, "epaiak aitorpen garrantzitsua egiten dio akusatuaren errealitate klinikoari" eta gaixotasun horrekin bizitzeak dakarren "giza dramari".
"Ez gaude erantzukizunak saihestu zituen pertsona baten aurrean, gertakarien unean ez zen gai ulertzeko bere jokabidea ez zela zilegi", ziurtatu dute abokatuek.
Hori dela eta, Bizkaiko auzitegiak salbuesgarri osoa aplikatzea erabaki izana baloratu dute; izan ere, "erantzukizun penala eta gaixotasun mentala zorrotz bereizten dituen justizia ekintza da".
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.