Delitua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko saltoki batek salgai dituen 65 telefono lapurtutakoak ote diren ari dira ikertzen 

Ohar baten bidez, Udalak jakinarazi du Mariaren Bihotza plazan dagoen denda miatu ondoren, bi pertsona ari direla ikertzen, delitua egin dutelakoan.

Bilboko Udaltzaingoa 65 sakelako telefonoren eta bi tabletaren jatorria ari da ikertzen lapurtutakoak izan daitezkeela iritzita. Mariaren Bihotza plazako denda batean dituzte salgai gailu horiek.

Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, denda miatu ondoren, bi pertsona daude ikerketapean, delitua egin dutelakoan.

Agenteek denda arakatu, eta 65 telefono mugikor eta bi tableta konfiskatu zizkieten, horien jatorria zalantzan jarrita.

Marka ezberdinetako arropa ugari ere konfiskatu zuten bertan.

Udaltzaingoak horien jatorria argitu nahi du, jabeei itzultzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X