Duela 13.000 urte baino gehiagoko labar-grabatuak aurkitu dituzte Mendaroko Santakutze haitzuloan
Grabatu antropiko paleolitikoak dituzten lau panel txiki identifikatu dituzte; horien artean, amaitu gabeko animalien bi irudi nabarmentzen dira.
Cesar Gonzalez Sainz, Kantabriako Unibertsitateko arkeologoa, aurkezpenean. Argazkia: EFE
Mendaroko (Gipuzkoa) Santakutze haitzuloan aurkitu duten arte parietalak Paleolitoko labar-artearen mapa zabaldu du, eta Deba haranak lurraldearen historiaurrean izan duen garrantzia berretsi du. Haitzulo horretako aurkitutako grabatuek Gipuzkoan identifikatutako 14. multzoa osatzen dute, eta 2018tik etenda zegoen ikerketa-ziklo bat ireki du.
Santakutze barruan, Paleolitoko grabatu antropikoak dituzten lau panel txiki identifikatu dituzte. Horien artean, amaitu gabeko animalien bi irudi (bisonte bat eta ahuntz bat) eta figuratiboak ez diren hainbat marra nabarmentzen dira. Grabatuen ezaugarri teknikoek eta antolaerak iradokitzen dute modu sinkronikoan egin zirela, hau da, garai berean.
Goizane Alvarez Kultura diputatuak, Enetz Ezenarro Mendaroko alkateak, Maria Jose Iriarte Euskal Herriko Unibertsitateko Historiaurreko Ikerketa Taldeko arkeologoak eta Cesar Gonzalez Sainz Kantabriako Unibertsitateko katedradun eta arkeologoak aurkikuntza horren xehetasunak aurkeztu dituzte gaur, Mendaron.
Alvarezek aurkikuntzaren garrantzia eta erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu ditu. "Gipuzkoan hainbat urtez labar-artearen aurkikuntza berririk egin gabe egon ondoren, Mendarok lurraldea arte paleolitikoaren mapan kokatu du berriro", nabarmendu du.
Bestalde, Mendaroko alkateak eskerrak eman dizkie prozesuan parte hartu duten eragileei. Azken urteotan Udalean prozesu hau gertutik jarraitzeko aukera izan dutela adierazi ondoren, "gure ondarearen ezagutzarekin eta kontserbazioarekin zerikusia duten gaietan interesa duten norbanako eta elkarteek horrelako aurkikuntza bat egiteko duten garrantzia" azpimarratu du. “Gure kasuan, Suharri elkartea da horren adibide”, erantsi du.
Maria Jose Iriarte EHUko Historiaurreko Ikerketa Taldeko kideak azaldu duenez, aurkikuntza honek "Gipuzkoan arte parietala duen aztarnategi bat gehitzea dakar, azken aurkikuntza (Agarre haitzuloa) Mendaron egin zenetik zazpi urte igaro direnean".
Lurralde honetan egiten ari diren ikerketek, "adierazpen grafiko/artistikoak euskarri parietalean ez ezik, hezurra bezalako material organikoan ere egin zirela baieztatzen dute", gaineratu du. "Horren adibide dugu Agarre eta Aizkoltxo kobazuloetako arte higigarria", azaldu du.
Santakutze haitzuloa
Santakutze haitzuloa txikia da, eta 1985ean aurkitu zuen Azkoitiko Munibe taldeak. Garai hartan, faunaren eta material litikoaren aztarnak dokumentatu zituen, eta 2023an, Suharri Kultur Elkarteko kideek, Maria Jose Iriarte eta Alvaro Arrizabalaga EHUko adituen koordinaziopean, zenbait grabatu paleolitiko aurkitu zituzten barruan.
Cesar Gonzaez Sainz Kantabriako Unibertsitateko katedradunak benetakotzat jo zuen aurkikuntza, eta, horrela, ikerketa arkeologiko eta artistikoak egin eta leizea itxi ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mendaroko Udalak jendaurrean ezagutzera ematea erabaki dute. Bi erakundeek, Historiaurreko Ikerketa Talde Finkatuarekin batera, proiektua finantzatzen lagundu dute.
Santakutze barruan, Paleolitoko grabatu antropikoak dituzten lau panel txiki identifikatu dituzte. Horien artean, amaitu gabeko animalien bi irudi (bisonte bat eta ahuntz bat) eta figuratiboak ez diren hainbat marra nabarmentzen dira. Grabatuen ezaugarri teknikoek eta antolaerak iradokitzen dute modu sinkronikoan egin zirela.
Haitzuloaren kanpoaldean egindako lan arkeologikoei esker, faunaren eta material litikoen aztarnak berreskuratu ahal izan dira, baina, azterketen arabera, giza taldeek noizbehinka erabilti zuten barrunbea ere. Nolanahi ere, paretetan koprolitoak eta atzaparkaden arrastoak daudenez, batez ere animaliak bizi izan ziren, tartean hartzak eta hienak.
Diputaziotik azpimarratu dutenez, Santakutzeko aurkikuntzak "Deba haranak Gipuzkoako arte paleolitikoaren testuinguruan duen garrantzia indartzen du". Aizkoltxo, Agarre eta orain Santakutze haitzuloek agerian uzten dute Mendaroko inguruak "interes berezia izan zuela Goi Paleolitoko ehiztari-biltzaile elkarteentzat, balio sinboliko eta estetiko nabarmeneko adierazpen artistikoak garatu zituztelako".
Zure interesekoa izan daiteke
Begoñako Basilikan 3D eskaneatzea eta georradar bidezko azterketa hasi dituzte, indusketa arkeologikoa hasi aurretik
Esku-hartze arkeologikoa Begoña/Vecunia proiektuaren barruan kokatzen da, eta urriaren 13an hasiko da. Iraganera begiratzea du helburu, Bilborako eta Bizkairako esanguratsua den enklabe baten historia hobeto ezagutzeko.
Azpeitiko ustezko hiltzailearen ibilgailua aurkitu du Ertzaintzak
Ertzaintzak dispositibo zabala abiatu du martxan atzo arratsaldean Azpeitian 30 urteko taxilari baten hilketaren ustezko egilea aurkitzeko. Beste ibilgailu batetik tirokatu zuen gizona, eta bertan hil zen.
Ceutakoa muga kolapsatzeko Marokoren operazio bat zela dio Polizia Nazionalak
El Español kazetak zabaldu duenez, Auzitegi Nazionalari bidalitako txosten bat aipatuta, Marokoko jendarmeek Ceutaraino gidatu zituzten migratzaileak. Txosten hori "egia" den ala ez galdetu dio Grande-Marlaska Barne ministroak Poliziaren zuzendari nagusiari.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Gizasemeak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak debekatu dituzte
Ipar Euskal Herriko 50.000 bat ikaslek gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak eskola orduetan erabiltzea debekatuta dago. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Abuztuaren 1etik 2rako goizaldean, Zentolengo hilerri zaharrean lapurreta eta txikizioak gertatu ziren. Orotara, 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu eta hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.