EAEn listeria eta E. coli dituen ahuntz gazta bat saltzen ari direla ohartarazi dute
Aurtengo abenduaren 10ean iraungitzen den "Suerte Ampanera" markako ahuntz gaztaren sorta bat da.
Argazkia: EITB
Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentziak (Aesan) EAEn eta beste erkidego batzuetan (Asturias, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Galizia eta Madrilgo Erkidegoa) "Suerte Ampanera" markako ahuntz-gaztaren lote bat Listeria monocytogenes eta Escherichia coli bakterioekin kutsatuta dagoela ohartarazi du.
2509262 lotea da, hain zuzen ere, ahuntz lizun zuriaren gaztarena, iraungitze data aurtengo abenduaren 10ekoa duena, eta 450 gramoko unitateetan saltzen dena.
Enpresak berak eman dio gorabeheraren berri elikagaien agentziari.
Agentziak aipatu lote horretako gazta ez kontsumitzeko deia egin die produktua etxean dutenei.
Kontsumitu ostean listeriosiarekin lotutako sintomak (goragalea, beherakoa edo sukarra) edukiz gero, osasun-zentro batera joateko gomendioa eman dute.
Haurdun daudenen kasuan, Aesan agentziak emandako gomendioak kontuan izateko aholkatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko Auzitegi Nagusiak Konstituzionalari galdetu dio Euskal Enplegu Publikoaren Legeak Konstituzioa urratzen ote duen
Eusko Jaurlaritzak kezkaz eta harriduraz hartu du gertaturikoa, euskara administrazio publikoan normalizatzeko markoa bera zalantzan jartzen duen erabakia dela iritzita.
30 adingabe atzerritar Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean daude, ustez gurasoek abandonatu ondoren
Gainera, asteazken honetan, Polizia Nazionalak bikote bat atxilotu zuen Bilbon, bi seme-alaba adingabe ere abandonatzeagatik. Administrazioen arabera, adingabeak legez sartzen dira Estatuan gurasoekin, eta horiek babesgabetasun-egoeran uzten dituzte, azkenean Aldundiek babes ditzaten.
Kataluniak dio Collserolan hildako basurde gehienek negatibo ematen dutela Afrikako txerri-izurritean
Ordeig kontseilariak esan du "ia ziur" dagoela gaitza giza faktoreagatik sartu dela AP-7tik edo beste komunikazio bide batetik. "Datozen egunetan jakingo dugu; ez da basurde kutsatu baten bidez sartu, giza faktorea izan da", gaineratu du.
Gutxienez bost kilometroko auto-ilarak AP-8an, Zaldibarren, Bilborako noranzkoan, istripu baten ondorioz
Istripua izan da AP-8ko 80. kilometroan, Zaldibar parean, Bilborako noranzkoan, eta errei bat itxita behar izan dute. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira, bost kilometrorainokoak.
Martuteneko eskola zaharra hustu dute
Polizia-operatiboa 09:10ean iritsi da, eta ingurua hesitu dute. Megafonia bidez abisatu dute, agenteak barrura sartu eta lau pertsona identifikatu dituzte. Edozein kasutan, eraikin horretan bizi ziren 111 lagunetatik ia denak beren kabuz atera dira azken ordu eta egunetan.
Albiste izango dira: Donostia, hiri berritzaileenaren Europako saria irabazteko hautagai, abisu horia kostaldean eta Durangoko Azokaren atarian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostia bigarren geratu da Hiri Berritzaileenaren Europako sarian, Aalborg nagusitu baita
Nikosia (Zipre) eta Danimarkako hiria izan ditu lehiakide Turinen (Italia) izan den ekitaldian.
Beloradoko mojek saltzeko asmoa zuten 30 artelan berreskuratu dituzte, Urduñan
Azaroaren amaieran egindako polizia operazioan artelanak berreskuratu eta Laura Garcia de Viedma abadesa ohia atxilotu egin zuten.
Bilbon euskaraz bizitzeko aldarria egin du GUKA plataformak Euskararen Egunean
GUKA, Bilboko Euskaltzaleon Plaza Askea plataformak, ehunka lagun bildu ditu Bizkaiko hiriburuan. Bilboko auzo guztietan euskaraz bizitzeko aldarria egin dute, eta erdalduntze-makina geldiarazteko eskatu. Euskaraz bizitzeko arnasguneak ezinbestekotzat jo dituzte, baita hizkuntza politika ausartak eta eraginkorragoak bultzatzeko beharra ere.
Hizkuntza gutxituak plataformetan: “Primeranek ehunka eduki eskaini baditzake euskaraz, Netflixek zergatik ez?”
EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak hizkuntza gutxituek ikus-entzunezko plataformetan duten presentzia azaldu du Eusko Legebiltzarrean. Europako herrialdeetan ingelesezko edukiak nagusi direla ohartarazi du, “askotan herrialdeko hizkuntza ofizialaren gainetik”. Hizkuntza gutxituen presentzia, “urria izanagatik ere, hobea da kontzientzia daukaten herrietan”. Bere ustez, politika publikoek eragina izaten dute.