Manifestazioa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua gelditzea eskatu dute Bilbon, "ekozida eta antisoziala" dela arrazoituta

"Kontraesanean jartzen ditu euskal erakundeek hartutako konpromiso klimatiko guztiak, eta tunel horrek zor ekologikoa utziko die etorkizuneko belaunaldiei, CO2 isuriak handitu eta ingurune naturala andeatzen duelako", ziurtatu dute.

18:00 - 20:00

Mila bat pertsona batu dira Bilbon, Subflubiala EZ! herri plataformak deituta, Itsasadarraren azpian tunel bat eraikitzeko proiektua bertan behera utz dezatela eskatzeko. Lamiakotik Ezkerraldera doan trafikoa arintzeko eraikiko duten tunelaren egitasmoa, "ekozidatzat" eta "antisozialtzat" jo dute manifestariek.

Bilboko Arriaga plazatik abiatu da protesta, eta Foru Jauregiaren egin dute azken aldarrikapena, Bizkaiarentzat beste mugikortasun eredu bat jomugan.

Plataformak ohar batean salatu duenez, "alegazioak aurkezteko epea itxi baino aste batzuk lehenago" onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak behin betiko proiektua, eta, beraz, "herritarren parte hartzeko eskubidea" urratu du.

"Proiektuak kontraesanean jartzen ditu euskal erakundeek hartutako konpromiso klimatiko guztiak, eta tunel horrek zor ekologikoa utziko die etorkizuneko belaunaldiei, CO2 isuriak handitu eta ingurune naturala degradatzen duelako", ziurtatu dute.

Gainera, ohartarazi dutenez, "paradoxa" da Aldundiak" onartu izana azpiegiturak berotegi-efektuko gasen emisioa handituko duela, auto pribatuan oinarritutako mugikortasun ereduari hauspoa emanda".


Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hizkuntza gutxituak plataformetan: “Primeranek ehunka eduki eskaini baditzake euskaraz, Netflixek zergatik ez?”

EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak hizkuntza gutxituek ikus-entzunezko plataformetan duten presentzia azaldu du Eusko Legebiltzarrean. Europako herrialdeetan ingelesezko edukiak nagusi direla ohartarazi du, “askotan herrialdeko hizkuntza ofizialaren gainetik”. Hizkuntza gutxituen presentzia, “urria izanagatik ere, hobea da kontzientzia daukaten herrietan”. Bere ustez, politika publikoek eragina izaten dute.

Gehiago ikusi