Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motozale bat hil da Kuartangon izandako trafiko istripu batean

Ezbeharra 12:40an gertatu da, Kuartangon (Araba), A-3314 bigarren mailako errepidean.

Motozale bat hil da goizean Araban izandako trafiko istripu batean.

Ezbeharra 12:40an gertatu da, Kuartangon, A-3314 bigarren mailako errepidean.

Dirudienez, motozalea errepidetik atera, eta amildegi txiki batetik behera erori da.

Larrialdi Zerbitzuak bertaratu dira hura artatzera. Hala ere, motozalearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu