Nafarroako mendizale bat hil da Panticosan, Neveras mendian
Larunbatean mendira joan eta itzuli ez zenean, abisua jarri zuen familiak eta igande arratsaldean aurkitu dute gorpua, iristeko zaila den toki batean. Tuterako 27 urteko neska da hildakoa, irakasle zebilena Elizondon.
Tuterako 27 urteko neska bat hil da asteburu honetan Pico de las Neverasen, Panticosan, oso eremu malkartsuan erorita.
Guardia Zibilaren erreskate taldeek gaur arratsaldeko lehen orduan aurkitu du gorpua.
Igande goizean jarri zuen desagerpenaren abisua familiak, larunbatean egin asmo zuen ibilaldi batetik itzuli ez zenean. Familiak Guardia Zibilaren Nafarroako kuartel batean jarri zuen salaketa, Aragoiko Pirinioetara joatekoa zela esanez. Bazekiten Panticosara joan zela bere bi txakurrekin, eta han zentratu da bilaketa.
Larrialdietako zerbitzuek 15:10 aldera aurkitu dute gorpua, Pico de las Neveras mendiaren hegal batean, oso eremu malkartsuan erorita. Haren ondoan, txakurretako bat zegoen, hilda. Bestea ez dute aurkitu.
Haize bolada gogorrak eta baldintza meteorologiko txarrak direla eta, gorpua helikopteroz ebakuatu dute Panticosara eta handik Huescako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egiteko.
Tuterakoa zen arren, gaur egun Elizondon bizi zen eta Lanbide Heziketako Zentroan irakasle gisa lan egiten zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera
Gizon baten gorpua aurkitu dute Olivako landa-gune batean, Valentzian