AP-8 errepideko zirkulazioa ohiko martxan dabil, Usurbil parean, hiru istripuren ondorioz bost kilometroko auto-ilarak izan ostean
Zirkulazioa oso motela izan da Irunerako noranzkoan. Hiru istripu izan dira, eta, ondorioz, errei bat itxi dute eta bost kilometroko auto-ilarak sortu dira. 09:00ak pasata, erreia ireki dute eta zirkulazioa ohiko martxara itzuli da pixkanaka. Gainera, Zamudion kamioi batek eta auto batek elkar jo dute, eta horrek trafikoa moteldu du BI-637 errepidean.
Goizean oso zirkulazio motela izan da AP-8an, Usurbil parean, 30. kilometroan, Irunerako noranzkoan, hiru istripu izan dira eta. Istripuak ia jarraian gertatu dira, eta errei bat itxi behar izan dute. Ondorioz, bost kilometroko auto-ilarak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako trafiko-zerbitzuak jakinarazi duenez (011). 09:00ak pasata, erreia ireki dute eta zirkulazioa bere ohiko erritmoa hartzen hasi da.
Bestalde, Bizkaian, kamioi batek eta auto batek talka egin dute BI-637 errepidean, Zamudio parean, eta hiru kilometro baino gehiagoko auto-ilarak sortu dira Galdakaorako noranzkoan. Istripua 06:30ean gertatu da, eta, ondorioz, eskuineko erreia itxi behar izan dute ibilgailuak erretiratu arte. Kasu horretan ere ez da inor zauritu. 09:00ak inguru egoera bere onera itzuli da.
Halaber, motozale bat zauritu da asteazken honetan, Donostiako saihesbidetik zihoala errepidetik aterata, Segurtasun Saileko iturrien arabera.
Istripua 08:11n gertatu da, Gi-20 errepidean, Herrera auzoaren parean, Bilborako noranzkoan.
Motozalea errepidetik atera eta bidean etzanda geratu da.
Ertzaintzak errepidea itxi du, eta bi kilometroko auto-ilarak sortu dira.
22 urteko motozalea Donostia Ospitalera eraman dute. 09:00ak pasata errepidea berriro ireki dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Kamioi bat irauli da AP-8 autobidean, Iurreta parean, eta itxi egin behar izan dute
Irunerako noranzkoan gertatu da istripua. Autobideko zirkulazioa etenarazi dute, larrialdi-zerbitzuak ibilgailua kentzeko lanean ari diren bitartean.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.