Leticia Landa estatubatuarrak irabazi du Basque Culinary World Prize 2025 saria
Joan Roca buru izan duen epaimahaiak Landa saritzea erabaki du, La Cocina proiektuan egin duen lanagatik. San Frantziskon (AEB) sukaldaritza munduan sartu nahi duten eta bazterketa-egoeran dauden komunitateetako talentudunei zuzendutako proiektua da.
Mexikar jatorriko Leticia Landa estatubatuarrak irabazi du Basque Culinary World Prize 2025 saria, La Cocina proiektuan egin duen lanagatik. San Frantziskon (AEB) sukaldaritza munduan sartu nahi duten eta bazterketa-egoeran dauden komunitateetako talentudunei zuzendutako proiektua da.
Ateak zabaldu berri diuten Gastronomy Open Ecosystem (GOe) espazioan egiten ari diren Talaia kongresuan iragarri da sariaren hamargarren ekitaldiko irabazlearen izena.
Landari buruzko bideo bat proiektatu da ekitaldian. Azaroan jasoko du saria, Donostian egingo den zeremonia batean, baina azaldu duenez, saria lan kolektibo baten aitortza da, "20 urtez La Cocinaren misioari tinko heldu dioten pertsona askoren ahaleginari" aitortza, hain zuen ere.
"Ohorea da sari hau La Cocinan lan egin dugun eta indarrak batu dituzten guztion izenean jasotzea; horiek, euren istorioak nirekin partekatuta, frogatu didate zer egiteko gai diren. Iraganeko eta oraingo lankide guztiekin elkarbanatzen dut sari hau", esan du Landak.
100.000 euroko sari aitzindaria Eusko Jaurlaritzak eta BCCk sustatzen dute eta hainbat arlota, besteak beste, jasangarritasunean, elikadura-heziketan, osasunean, nutrizioan, integrazio kulturalean, tokiko garapen ekonomikoan, biodibertsitatean eta berrikuntza zientifikoan sukaldaritza gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiltzen duten pertsonak saritzen ditu.
Munduko sukaldari garrantzitsuenetako batzuek osatu dute Joan Roca buru duen epaimahaia, eta, azaldu dutenez, ez da "batere erraza" izan "proposamen zoragarri" ugariren artean aukera egitea. Hala ere, azkenean, bat etorri ziren epaimahaikideak Landak La Cocina ekimenean egin duen "funtsezko lana" aitortzeko.
Proiektu horretan "prestakuntza, inkubazio eta laguntza aukerak" sortzen dira, onuradunek "beren negozioak gidatu eta errentagarri egin ditzaten", eta horiek "hirien bihotz produktiboaren parte bihur daitezen, horrela, beren inguruneak gastronomiaren bidez eralda ditzaten".
Gainera, epaimahaikideek aipamen berezia egin diote João Diamanteri, Brasilen egindako lanagatik, gastronomiako prestakuntza "nork bere buruaren mugak gainditzeko tresna gisa" erabiltzen duelako, eta Matthew Evansi, "elikagaiak modu etikoan eta jasangarrian ekoizteko erronkei buruz kontzientziatzeko" Australian dibulgatzaile gisa egindako ekarpenagatik.
Leticia Landa Texasen jaio zen, eta, etorkin mexikarren alaba den aldetik, "ondotxo daki zer den bere komunitateaz bestelako komunitate batean integratzea, lanaren eta hezkuntzaren bidez".
"Sukalde eta boluntariotza ekimenen artean lanean, Antropologia ikasi zuen. 2008an batu zen La Cocinara, eta bertan haren ñama funtsezkoa izan da proiektuaren bilakaerarako. Egitasmo horrek 100 negozio inguru ditu gaur egun, batzuk, abiatzen, eta beste batzuek jada ezarriak", BCCk ohar batean jakinarazi duenez.
San Frantziskoko badiako 40 jatetxe, kafe eta kioskok baino gehiagok hartu dute parte La Cocina programan. Lorpen handienetako bat da parte-hartzaileen % 70ek negozio aktiboak dituztela programa horretan graduatu eta hamar urtera.
Zure interesekoa izan daiteke
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.
Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa
Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.
Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita
Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.