Hauek dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dermatosi nodular kutsakorraren aurka indarrean dauden kautelazko neurriak
Abere-azokak eta -bilkurak bertan behera utzi dira espezie guztientzat, txakurren eta katuen kasuan izan ezik. Gainera, animalien mugimenduak kontrolatzeko neurriak aktibatu, eta ibilgailuak eta garraio-elementuak desinfektatu eta intsektuak akabatzeko neurriak hartuko dituzte.
Ofiziala da dagoeneko. Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren agindua ostiral honetan argitaratuta, gaurtik aurrera bertan behera geratuko dira behin-behinean ganadu-azokak Euskal Autonomia Erkidegoan, Dermatosi Nodular Kutsakorra (DNK) dela eta.
Neurriak azaroaren 30era arte egongo dira indarrean, baina Dermatosi Nodular Kutsakorraren bilakaera epidemiologikoaren arabera luza daitezke.
Neurri prebentibo gisa hartu du Eusko Jaurlaritzak erabakia, Frantzia eta Girona (Katalunia) "gertuko herrialde eta eskualdeetako egoera epidemiologikoa" ikusita.
Hauek dira Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri nagusiak:
- Feriak, lehiaketak, sariketak, "herri kirolak", merkatuak eta txakurrak eta katuak ez beste espezie guztietarako aldi baterako edozein ekitaldi bertan behera uztea. (Salbuespena: "Foru aldundiek salbuespenez baimendu ahal izango dute gizartean errotuta dauden eta animalia-espezie bakarra duten ekitaldiak egitea, behiak ez badira").
- Euskal Autonomia Erkidegoan sartu edo irten diren abeltzaintzako garraio-ibilgailu guztiak desinfektatzeko eta desintsektatzeko betebeharra ezartzea. Partidekin batera aurkeztu beharreko agirien artean, desinfekzio- eta desintsektazio-ziurtagiria eskatuko da, zentro batek emana, edo, bestela, garraiobidea eta animaliak desinfektatu eta desintsektatu dituela dioen erantzukizunpeko adierazpena.
- Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko debekua jartzea Dermatosi Nodular Kutsakorraren (DNK) aurkako gune mugatutzat jotako ustiategietatik datozen animaliei.
- Badaezpadako 21 eguneko berrogeialdia ezartzea, agindua argitaratu aurreko 21 egunetan eremu mugatuetatik animaliak jaso dituzten abeltzaintza-ustiategiko behi-espezieko animalia guztientzat. Berrogeialdia bete beharko dute, halaber, eremu libreetatik etorri arren, lekualdatzean eremu mugatuetatik ibili diren animaliek.
- Euskal Autonomia Erkidegoko behi-azienden mugimenduek zuzenekoak izan beharko dute jatorriko ustiategiaren eta helburukoaren artean, eta ibilgailua desinfektatu eta desintsektatu egingo da kargatu aurretik. Ez da onartuko zama eta deskarga partzialik animaliak garraiatzen direnean.
- Animaliak kontzentratu eta gizentzeko zentroei dagokienez, sartzen diren animaliak desintsektatu egingo dira sartzen diren unean. Tratamenduak maiztasuna izango du, sendagaiarentzat ezarritako erabilera baldintzen arabera.
- Jatorri edo helburu Euskal Autonomia Erkidegoko ustiategiak dituzten zaldi-mugimenduak egiteko txartelaren baliozkotasuna etetea. Neurriok indarrean dauden bitartean, zaldi-azienden mugimenduetarako abelazkuntza-mugimenduaren dokumentazioa ere eskatuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura deitu du gaurko, 18:00etan.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetan ez da kontzerturik egongo abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertu horiek bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.