Hauek dira dermatosi nodularra dela-eta Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan bertan behera utzi dituzten feriak
EAEn eta Nafarroan azaroaren 30era arte egongo da indarrean debekua, eta Ipar Euskal Herrian, berriz, azaroaren hasierara arte. Edozein kasutan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren arabera, lurralde guztietan debekua luzatzea erabaki dezakete.
Esne-behi ustiapen bat
Ganadu azokak aldi baterako debekatu dituzte Euskal Herri osoan, behiei eragiten dien Dermatosi Nodular Kutsakorra (DNK) gaitza heda ez dadin, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian kasu bakar bat ere hauteman ez badute ere.
EAEn eta Nafarroan azaroaren 30era arte egongo da indarrean debekua, eta Ipar Euskal Herrian, berriz, azaroaren hasierara arte. Nolanahi ere, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren arabera, lurralde guztietan debekua luzatzea erabaki dezakete.
Frantzian egoera epidemiologikoak okerrera egin duelako eta Gironan kasuak detektatu dituztelako hartu dituzte neurriok.
Hortaz, hauek dira debekuaren ondorioz ohiko egitaraua aldatu eta ganadurik izango ez duten Hego Euskal Herriko azokak:
ARABA
Urriak 25, Aramaio (Jubilatuen Eguna): Animalien azoka
Urriak 26, Izarra (Urkabustaizko XV. Azoka): Behi, zaldi, ardi eta ahuntz azienden erakusketa
Azaroak 9, Santikurutze Kanpezu: San Martin azoka
BIZKAIA
Azaroak 2, Trapagaran: 200 abelburutik gorako erakusketa
Azaroak 9, Forua: Baserriko animalien erakusketa
Azaroak 9, Zamudio: Euskadiko Arraza Limusinoaren Txapelketa
Azaroak 16, Mungia: Ganadu azoka (Behi, ardi, zaldi eta ahuntz aziendak)
Azaroak 22, Berriatua: Ganadu eta animalia azoka
Azaroak 30, Gordexola: Frisiar arrazako herrialdeko lehiaketa eta Enkarterrietako astoaren lehiaketa, eta tokiko abereen erakusketa
GIPUZKOA
Urriak 26, Belauntza: Animalien erakusketa
Azaroak 1, Itziar: Idi bikoteen lehiaketa eta erakusketa
Azaroak 2, Mutiloa: XVII. Txerri Azoka
Azaroak 8, Soraluze: Ganadurik ez XXVIII Gaztañerre azokan
Azaroak 8, Tolosa: Frisiar Arrazaren Euskal Herriko Lehiaketa
Azaroak 15, Zegama: Herriko ganaduaren erakustaldia eta lehiaketa
Azaroak 30, Eibar: Debabarreneko abereen erakusketa
NAFARROA
Urriak 24-26, Elizondo
Urriak 24-26, Tafalla
Urriak 26, Bera
Azaroak 20, Lesaka
Azaroak 29 eta 30, Lizarra (San Andres azoka)